Hezkidetzak pertsona bakoitzari bere boterea onartzen dio eta autoritate pertsonalaren jarduera ahalbidetu ere bai. Pertsona guztiak duten sexu, etnia, klase soziala eta abar dutela, errespetuan eta elkartasunean oinarrituriko bizimodura eta elkarbizitzara hurbiltzen ditu. Osasun holistikoaren kontzeptuan integratutako bizimodura eraman ere bai, hots, giza-garapenaren eremu ezberdinen (fisikoa, mentala, emozionala, harremanetakoa…) garapen harmonikora.
Hezkidetzak gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun biologikoak onartzen ditu baino apurtu egiten du estereotipo maskulino eta femeninoa derrigorrez onartu beharrarekin; horregatik, era berean gainditu egiten du gizonen kolektiboak emakumeen kolektiboaren gainean izandako hierarkizazioa eta zabaldu egiten du gainontzeko bazterkeria guztiak gainditzeko bidea.
Marisa Otaduy Bengoa eta Make Irigoien Perurena