2014-11-26

Sexu-aniztasuna eta genero-identitateak berdintasunerako politiketan JARDUNALDIAREN BIDEOAK /VÍDEOS Diversidad sexual e identidades de género en las políticas para la igualdad

ITURRIA: http://ttiki.com/91577 

Mintegiaren BIDEOAK: ""

"Sexu-aniztasuna eta genero-identitateak berdintasunerako politiketan" izeneko Mintegiak inplikatutako pertsona eta entitateen topaketarako eta elkartrukerako gune bat izatea du helburu, sexu-aniztasunaren eta genero-identitateen ikuspuntua lantzeko moduari buruz hausnar dezaten. Mintegia azaroaren 8an izango da.

Mahai-inguruen bideoak ikus ditzakezu:

------------------------------------------

hizlariak/ponentes

-------------------------------------------------

FUENTE: http://ttiki.com/91578 

Vídeos del seminario  "Diversidad sexual e identidades de género en las políticas para la igualdad"

Vídeos de las mesas redondas:

2014-11-24

Abestiak euskaraz AZ25 egunerako


M-N EZTEN


Ez dago inoren esku sexu aukera,
guztiok ar edo eme jaiotzen gera,
bizitzeko era,
ez gera atzera,
guziaren gainetik, emakume zera!
Egun guztian langile, iñurrien pare,
ilargiaren argitan bihurtuz maitale,
etxeko neskame,
denborarik gabe,
askotan halabeharrez gizonaren menpe.
Ei! eutsi, izan adore,
kanpoko kolpeek ez zaitzatela eraitsi.
Ei! Eutsi, izan kemena,
nahiz zail izan sarri,
minari barrura sartzen ez behitzat utzi.
Beldurrak ahaztuta,
salatu behar duzuna:
laguna,
denok elkartuta,
uste baino lehenago
berdintasuna.

ZEA MAYS, IHES



Bide zuzenetik oker
bide laburretik ezer ez
galdu denaren dudak besterik ez

Haran berrien bila dabil
zauriak garbitzekoa
bere bihotzeko leku izkutua

Ta arrazoia urratu dion orbanetik ihes
malkorik ez, malkorik ez

Gelditzen diren arrastoetatik ihes
sentimenduetatik ihes,
min sakonetatik
ta badoa ihes

Ezer ez duenarentzat lapurren beldurrik ez da,
biluztasun osoz,
aurrera doa

Dena galdua duenaren,
desesperazio hutsez,
salto egiteko, beldurrik ez

AURKA, EMAKUME LIBRE!




EZINEAN, EMAKUME


Esku batez laztantzen baldin banauzu
esku beraz jipoitzen baldin banauzu
ze esku aukeratu,
ze esku baztertu
Jipoien azalean laztantzen segitu

Bihotz batez maitatzen baldin banauzu
bihotz beraz gorrotatzen banauzu
ze bihotz aukeratu
za bihotz baztertu
Gorroto artean maitasuna ezin ulertu

Emakume pentsatu bizi
Zapalketa gabe bizi
emakume, sentitu bizi
zarena izanez bizi

Emakume pentsatu bizi
Zapalketa gabe bizi
emakume, sentitu bizi
zarena izanez bizi zure bizitza
Zure bizitza da
aske izateko jaio zara
zure bizitza da
zure bizitza


BERRI TXARRAK, EMAZTEN FABORE II


Gaur ez al zaizu iruditu garaiak ez direla
batek nahi bezain azkar beti aldatzen?

Gaur
bi miloigarren aldiz harrikoa egiten ari zela
beste bat joka hil dute.

Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik.

Gaur
bi miloigarren aldiz laguntza eskatzen ari zela
beste bat joka hil dute.

Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik
gaur ez burulerrorik
kasu solte bat da
langile zendu hori bezala.

Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik.

2014-11-23

Bilgune Feministaren 2014ko azaroaren 25eko irakurketa: “AUTODEFENTSA FEMINISTAZ LEHERTU!”



Bilgune Feministaren 2014ko azaroaren 25eko irakurketa:
“AUTODEFENTSA FEMINISTAZ LEHERTU!”
Autodefentsa feministaz lehertuko dugu zapalkuntza patriarkalak bizirauteko ezinbestekoa duen indarkeria sexistaren makineria: estetika kanonak, lan-banaketa, maitasun erromantikoaren ideologia, erasoak... Engranaje guztiak lehertzera goaz!
 Botere sistema honek sortzen duen indarkeria sexistak ez du etenik. Dagoeneko hiru dira aurten Euskal Herrian eraildako emakumeak. Era berean, larritzat jotzen ditugu gazteen arteko harreman sexu- afektiboetan indarkeria sexista hazten ari dela erakusten duten azken ikerketak ere edota lan sektore feminizatuetan ematen ari den prekarizazioa. Kasu hauek izebergaren punta besterik ez dira. Honek erakusten du sistemak forma aldaketak egiten dituela, egoera eta eszenatoki berriak sortu; baino erroko genero egiturak bizirauteko gaitasun handia dauka, oinarrizko hierarkia eta zapalkuntzak mantenduz. Hala, feminismoaren bidean eta autodefentsa feministaz erantzuteko gure hautua berresten dugu. Beti bezain garrantzitsua da gure borroka, inoiz baino beharrezkoagoa.
Indarkeria aztertzen eta honen aurka borrokatzen bide luzea daramagu eta badakigu emakumeen zapalkuntza ideologikoa, ekonomikoa eta soziala mantentzeko heteropatriarkatuaren ezinbesteko tresna dela. Gure betaurrekoak indarkeriarik sotilena antzemateko findu ditugu, honek zuzeneko lotura baitu muturrenekoarekin. Aurten, indarkeria adierazpen ezberdinak sostengatzen dituen sistema eta makineria seinalatu nahi dugu. Non iraunarazten da sexuen araberako harreman antolaketa hierarkikoa? Zein eremu dira klabeak indarkeria sexista ahalbidetzeko?
Krisiaren izenean neoliberalismoa birsortzea helburu duten egiturazko erreforma eta murrizketek, emakume zaintzailea eta familia heteropatriarkalaren indartzea bultzatzen dute, generoaren araberako lan banaketan eta emakumeen bizi baldintzen prekarizazioan sakonduz. Botere politikoko guneetatik alboratua dago emakumeen parte hartzea, eta instituzio politikoen jardunean sistema heteropatriarkalaren muga administratibo eta juridikoak birproduzitzen dira. Komunikabide, kontsumo zirkuituen publizitate edota hezkuntza aparatuetatik feminitate eta maskulinitate eredu estereotipatuak, estetika kanon zurrunak, emakumeen gorputzaren objektualizazioa, maitasun erromantikoaren ideologia, heteroaraua zorrotza eta abar amaigabe bat zabaltzen da. Hemen, eta ez beste inon dago indarkeria sexistaren muina. Alarma soziala pizten duen muturreko bortizkeria jendartearen erreprodukzioaren erdigunean elikatzen da egunero. Seinalatu ditzagun, beraz, esfera hauen aurpegi eta izenak!
Komunikabide zein instituzioek emakumeen aurkako indarkeria sexistaz egiten den trataera estereotipatua eta sinplifikatuta dela deritzogu. Eremu hauetan muturreko indarkeriari erreparatzen zaio maiz, indarkeria soilik bikote heterosexual helduetan eta oso modu bortitzean emango balitz bezala. Nolabait, gure mendebaldeko “berdintasunaren eredu demokratiko eta garatuetan” horrelako gaitzek jada lekurik ez daukatela ulertzera emanez. Horrela, euren ardurei iskin egiten diote sistema heteropatriarlala osatzen duten instituzio ezberdinek, indarkeria bultzatzen duen jendarte hierarkikoan honetan beren papera desitxuratuz. Gu guztiok hezur- mamitzen ditugun jarrera eta gure harremanetan zirkulatzen duten genero ereduak eraldatze bidean daukagun ardura desitxuratuz.
Heteropatriarkatuak itsu behar gaitu, haren makineriaren engranajeak eta hauen arteko erlazioak ikusteko gai izanez gero sistema osoa erorarazi dezakegulako. Baina gurekin jai! Urteak, belaunaldiak, daramatzagu jostorratzak zorrozten, sarea josten, betaurrekoak fintzen, begiak irekitzen, itzalpekoari izena jartzen. Eta hori da hain zuzen gure helburua: makineria lehertzea!
Erasoen aurrean ozenki adierazi izan dugu gure hautua eta horretan jarraituko dugu indarkeria sexista gure eguneroko ogia izaten den bitartean: ez gara biktimak, ez gara subjektu pasiboak eta ez gara instituzioetatik bultzatzen diren neurri asistentzialistekin konformatzen. Guk ahalduntze indibidual eta kolektibo baten bidean autodefentsa feminista aukeratzen dugu!
Kolektiboki erasoei erantzuna ematen jarraituko dugu, salatzen eta konfrontatzen. Gure jostorratzen laguntzaz egitura heteropatriarkarretan zuloak egiten ditugu eta topeak jarri. Baina erantzuna artikulatzea ez da nahikoa. Egitura oso baten aurrean alternatiba oso bat eraiki nahi dugu, gure alternatiba josi nahi dugu. Indarkeriarik gabeko herri bat nahi dugulako, bestelako balio batzuetan oinarritutako aske egingo gaituzten harreman eredu batzuk nahi ditugulako. Gure bideak iparra dauka: Euskal Herriaren burujabetza feministarantz goaz!
Bide hori elkarrekin eraiki nahi dugun emakume abertzaleok hitzordu bat dugu abenduaren 13an Ondarroan ospatuko diren Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministetan. “Jostorratzak dantzan ditugu! Euskal Herriaren burujabetza feministarantz!” lemapean. Aurretik emandako hausnarketa eta lanari jarraipena emango diogu, eta modu kolektibo batean herri honetarako nahi dugun alternatiba eta trantsizio feministaren inguruko eztabaidari helduko diogu. Bertan elkartuko gara!


2014-11-18

KAIXO GUAPA - JUNE FERNANDEZ

ITURRIA: ARGIA
Asko hedatu da Hollaback! delakoak, kaleko sexu jazarpenaren kontrako sareak, New Yorken grabatutako bideoa. Neska bat paseatzen doa, hamar orduz, eta ehun gizonek baino gehiagok zer edo zer esaten diote: “Kaixo, guapa”, “Bejondeizula”, “Nire telefonoa nahi duzu?”, “Egun ona pasa”. Neska ezezagun bati kalean “guapa” esatea, berez eraso sexista al da? Edo, agian, New Yorkeko biztanleak oso jatorrak izatearen adierazlea da bideoan jasotakoa?

Horrelako zalantzak argitzeko gakoa “inbertsio legea” da: egoerari buelta eman eta ea sinesgarria den hausnartu. Bideokoa gizona balitz ehun ezezagunen komentarioak jasoko al lituzke? Are gehiago, posible litzake beste egun batean ehun emakumek neska horri “egun on” esatea? Erantzuna ezetz borobila baldin bada, argi dago sexismoak badaukala zer ikusirik. Emakumeak gara etengabe ezezagunen komentarioak entzun behar ditugunak, eta gizon izateagatik jasotako heziketari egotzi behar diogu horrelako atrebentzia...

...“Piropeoa” sexu indarkeriarekin lotuta dago. Ez ditugu begirada eta komentarioak bakarrik pairatzen. Gure gorputzak publikoak eta erabilgarriak diren aurreiritzitik abiatuta, matxistek zilegi ikusten dute gure ipurdia edo alua kalean, tabernan zein autobusean ukitzea. Eta guk maiz horrelako erasoen aurrean sumindura irentsi eta ezin ezer egitea sentitzen dugu....

...Emakumeen artean kaleko jazarpen matxistari aurre egiteko beharra gero eta hedatuagoa dago, baina falta handia sentitzen dut gizonek ligatzeko duten ereduarekiko (auto)kritika falta...

2014-11-17

LA BELLEZA-IRANTZU VARELA - EL TORNILLO

Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak abenduaren 13an Ondarroan



JOSTORRATZAK DANTZAN DITUGU EUSKAL
HERRIAREN BURUJABETZA FEMINISTARANTZ

Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak abenduaren 13an Ondarroan 

9.00etan Sarrera. Kofradian.
10.00etan Ongietorria eta eztabaidaren aurkezpena.
10.30etan Kapitalismo heteropatriarkala Euskal Herrian. Zeintzuk dira aldaketa feministarako gakoak? Lantaldeetan eztabaidagai.
13.00etan Ondorioak josiz. Zaldupe kiroldegian.
14.00etan Bazkaria. Zaldupe kiroldegian.
16.00etan Trantsizio feminista: intzidentzia politikoa, estrategiak eta boterea(k). Mahaiaren bueltan ...
20.00etan Eguneko ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia.
22.00etan Jostorratzak dantzan! Festa feminista! Euskabareta, Endemaño, DJ Gure besta eta Las marines. Beikozinin.



2014-11-10

X Jardunaldiak “Generoa eta komunikabideak"-X Jornadas de Igualdad,“Género y medios de comunicación”


Galdakaoko Udaleko Berdintasunerako arlotik Berdintasunaren X. Jardunaldian parte hartzeko gonbita Jardunaldiaren izenburua“Generoa eta komunikabideak” da, eta 2014ko azaroaren 26 eta 27an egingo da Torrezabal kultur etxean. Jardunaldian parte hartzeko, edozein modu hauetan egin dezakezue: Postaz: honekin batera doan inskripzio-orria bidaliz: Berdintasun Arloa, Torrezabal Kultur Etxea (Lehendakari Agirre Plaza z/g, 48960 Galdakao) Telefonoz: 94 4010528 Fax: 94 4576115 Internet: lotura honen bidez: http://www.galdakao.net/4DACTION/NW_MostrarJornadasIgualdad ---------------------- Desde el Área de Igualdad del Ayuntamiento de Galdakao invitamos a participar a las X Jornadas de Igualdad,“Género y medios de comunicación” que se celebrarán el 26 y 27 de noviembre de 2014 en Torrezabal kultur etxea. Para participar podéis podéis hacerlo de cualquiera de las siguientes maneras: Correo postal: enviando el boletín adjunto a: Area de Igualdad, Torrezabal Kultur Etxea (Plaza Lehendakari Agirre s/n, 48960 Galdakao) Teléfono: 94 4010528 Fax: 94 4576115 Internet: en el siguiente enlace: http://www.galdakao.net/4DACTION/NW_MostrarJornadasIgualdad
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...