Mostrando entradas con la etiqueta LEHIAKETAK-CONCURSOS. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LEHIAKETAK-CONCURSOS. Mostrar todas las entradas

2014-10-09

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2014


Ikus-entzunezko lanen kalitate teknikoa baino gehiago, proiektuek igortzen duten mezua izango da kontutan hartuko dena. Indarkeria sexistaren gainean eta berau sostengatzen duen indarkeria matxistaren gainean egiten duzuen hausnarketa isladatu beharko dute, baina beti, horren aurreko Beldur Barik Jarrera adierazita. Alegia, nola bizi duzuen edota ikusten duzuen indarkeria sexista zuen egunerokoan, horren aurrean zer egiten duzuen, nola egiten diozuen aurre, nola apurtzen duzuen ohiko rol eta jarrerekin... Hau da, indarkeria sexistaren eta kultura matxistarekiko jarrera apurtzaileak isladatzea.Zehazki, honako mezu eta hausnarketak plazaratuta:

  • Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, anitz eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal edo kolektiboa.
  • Neskak ahalduntzeko eta beraien autodefentsarako gogoetak eta eztabaidak sortzen dituzten mezuak.
  • Mutilek, banaka nahiz taldean, ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela erakusten duten mezuak.
  • Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik hitz egin behar.
  • Desberdintasuna eta kultura matxistak erabiltzen dituen indarkeria mota guztiak sendotzen dituzten faktoreak ikusgarri egitea.
  • Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar ezertarako gai ez diren biktima gisa.
  • Originalak izan behar dira, bai tonuan, bai gaian, bai mezua emateko moduan.

Animatu, eta erakutsi zure Beldur Barik Jarrera!! Pentsatu, eztabaidatu eta ekin, Beldur Barik Jarrerarekin!


2013-09-17

BELDUR BARIK 2013 MARTXAN DAGO!



Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko. 


Beldur Barik es una iniciativa puesta en marcha por la red de municipios Berdinsarea, para fomentar la igualdad, el respeto, la autonomía y la libertad entre las y los jóvenes. 

2012-10-20

NIRE AUZOKO EMAKUMEAK LEHIAKETA-CONCURSO “LAS MUJERES DE MI BARRIO”


Izan ere, nolakoak gara? Zer ikusten dugu gugan? Nolakoak ikusten ditugu besteak? Nola bizi gara? Nondik gatoz (nola bizi ziren eta dira?) eta nora goaz (nola bizi dira eta biziko dira?) ? Nola dago eratua auzoa? Non parte hartzen dugu (rolak?) ? Zer egiten dugu?
Badago bai zer aztertu eta kontatu...
Lehiaketetan 16 urtetik gorako eta euskal herrian bizi den edozein emakumek har lezake parte. Argazki lehiaketan lan pertsonalak aurkeztu beharko dira, baina laburmetrailenean lanak taldean egindakoak izan daitezke. Lan guztietan kalitate teknikoaz gain, mezuaren kalitatea baloratuko da. Jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna ere bai.
Parte hartzeko oinarrien inguruko xehetasun guztiak http://lehiaketakemakumeenetxea.blogspot.com.es/

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 15an zabalduko da eta abenduaren 14an itxiko da, bi datak barne. Eta proiektuaen bidalketak korreo arruntez, lanak gordeko dituen usb-a gutunazal batean Etxearen eraikin fisikora bidalita, edota korreo elektronikoz egin ahalko dira honako helbidean: emakumeenetxea@gmail.com
Abenduaren 14an lan guztiak jaso eta epaimahaia bilduko da, eta abenduaren 26an arratsaldeko 17.00tan, gabon giroan, sarien banaketa bertan egingo dugu, eta jasotako lanik esanguratsuenekin Donostiako Emakumeen Etxean “Nire Auzoko Emakumeak” erakusketa erabat bisuala zabalduko dugu. Guztiok zaudete gonbidatuta.



Donostiako Photo Kartela



  ¿Cómo somos? ¿Qué vemos en nosotras? ¿Cómo vemos a las demás? ¿Cómo vivimos? ¿De dónde venimos (cómo vivían y viven?) y a dónde vamos (como viven y vivirán?) ? ¿Cómo se construye el barrio? ¿Dónde participamos (roles...) ? ¿Qué hacemos?
Sí que hay donde pararse a mirar, pensar y contar...
En los concursos puede participar toda mujer mayor de 16 años y residente en Euskal Herria. Los trabajos presentados para el concurso de fotografía serán individuales, pero en el de cortometrajes pueden ser grupales. En todos los proyectos presentados, aparte de la calidad técnica, se valorará la calidad del mensaje y su capacidad para generar reflexiones y debates. Encontrareis toda la información en cuanto a las bases de los concursos en la página http://lehiaketakemakumeenetxea.blogspot.com.es/

El periodo de entrega de los trabajos comenzará el 15 de octubre de 2012 y terminará el 14 de diciembre de 2012, las dos fechas inclusive. Y la entrega se podrá realizar mediante correo ordinario (mandando el USB con el contenido al edificio físico de La Casa de las Mujeres), o bien por correo electrónico a la dirección: emakumeenetxea@gmail.com
El 14 de diciembre se recogerán todos los trabajos enviados y se reunirá el jurado. A las 17.00 del 26 del mismo mes, en ambiente navideño, se dará a conocer a las premiadas y realizaremos el reparto de premios en la inauguración de la exposición completamete visual de “Las Mujeres de mi Barrio”, en la Casa de las Mujeres. Estais todxs invitadxs.


2012-09-15

UNIDAD DIDÁCTICA CONCURSO BELDUR BARIK 2012 LEHIAKETA MARTXAN-UNITATE DIDAKTIKOA




Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

Aurten unitate didaktiko berri bat egin dugu zentroetan gazteekin berdintasunaren inguruko gaiak jorratzeko. 2011 lehiaketako bideo irabazleak oinarritzat hartuz, dinamika desberdinak proposatzen dizkizuegu. Bi aukera dago: ‘Garena’ bideoa 12-14 urte bitarteko gazteekin lan egiteko gomendatzen dugu, eta ‘Inondik inora’ 14 urtetik gorakoekin lan egiteko. Hona hemen dokumentu guztiak, eta behean erabili ditzakezuen aurkezpenak:
Dokumentuak euskeraz:
Amankomunekoak:
A Aukera: Garena

-----------------------------------------------------------------------------------------------

Beldur Barik es una iniciativa puesta en marcha por la red de municipios Berdinsarea, para fomentar la igualdad, el respeto, la autonomía y la libertad entre las y los jóvenes.
Documentos en castellano:
Comunes:
Opción A: Garena


Garena (con subtítulos en castellano)-BELDUR BARIK

2011-12-16

2011-12-07

Beldur barik unibertsoa ukitzeko aukera




Egileak: Idoia Gonzalez, Marina Gonzalez de Mendibil, Sandra Martin, Onditz Odriozola eta Ane Zubizarreta
Kategoria: 2. (18-26 urte)
Herria: Lazkao


2011-11-30

“Beldurrak” #beldurbarik



Egileak: Idoia Elorza, Alazne Egurrola eta Jon Ander Izuzkiza
Kategoria: 2 (18-26 urte)
Herria: Berriatua
Oharra: Aipatu beharra dago bideo hau egiteko kolonbian dagoen gure ikaskide baten laguntza eduki dugula. Guk hemendik galderak bidali dizkiogu eta berak han galderak egin eta erantzunak grabatu ditu, ondoren guri pasatzeko.

2011-11-29

AUSARTU Beldur barik



 LEHIAKETA: Beldur barik


Egileak: Alazne Etxeberria, Olaia Altuna, Idoia Malcorra eta Lore Gallastegi.
Kategoria: 2 (18-26 urte)
Herria: Tolosa-Soraluze



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...