Mostrando entradas con la etiqueta Festa-Fiesta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Festa-Fiesta. Mostrar todas las entradas

2016-08-04

Emakumeek protagonista izan nahi dugu-Karmele Jaio #LaBlanca2016


Karmele Jaiok “Nire ahotsa irrintzi alai, indartsu eta sendo bat izatea nahiko nuke, emakumeen indarra erakutsiko duena, jaietan eta jaietatik kanpo ere, eraso sexistarik ez dugula onartuko oihukatzen duena. Ez gaude prest biktima izateko. Guk, emakumeak, protagonista izan nahi dugu, jaietako protagonista eta gure bizitzen protagonista baita ere urte osoan zehar. (‪#‎LaBlanca2016‬ko pregoian‪#‎aipufeministak‬




2015-07-05

San Fermin parekideen alde jantzi betaurreko moreak!


San Fermin parekide batzuen alde Pasai Antxoko Harremantxo talde feministak herritarrekin batera egindako bideoa!

Jai eredu patriarkalaren itsutasunetik atera eta jantzi betaurreko moreak!

2014-07-09

DONOSTIAKO PIRATAK-ERASO SEXISTARIK EZ! Salaketa telefonoa 674562864



Kaixo Piratak!

Gure helburua den-denontzako jai gune askeak eraikitzen joatea da. Horretarako, mugimenduan, barne mailan parekidetasuna lantzen jarraitzeko gogoeta eta prozesua abian dugu. Besteak beste, eraso sexistak ekiditeko eta salatzeko bitartekoekin lanean ari gara. Edozer Dugu Posible egunerako neurri zehatz batzuekin aurrera pausoak ematen hasiak gara, ondoren, Aste Nagusirako lanketa zabalagoa egiteko.

Gaia pixka bat kokatzeko, esan, gizartean urte osoan ematen diren jarrerak errepikatzen direla jaietan: egungo hierarkiak, botere harremanak, diskriminazioak, rol banaketak… eta zer esan erasoei dagokienean! Badirudi jaietan, hainbat pertsonaren artean inpunitate ustea zabaltzen dela, agresibitate, harropuzkeria edota jarrera “matxo”ak areagotuz. Festetan eraso sexistak eta homolesbofoboak areagotzen dira eta hauei aurre egitea denoi dagokigula pentsatzen dugu.

Gainera, ezinbestean, kontuan hartu behar dugu jai eremu eta egunetan, euforiagatik eta droga ezberdinen kontsumoaren ondorioz, “dena libre” den aitzakiapean sarriago ematen direla era ezberdinetako eraso sexistak.

Horregatik, hainbat kontu zehatz:

1- Piraten guneak gune askea izan behar du edonorentzat, eta horretarako gune segurua behar dugu. Ez dugu inongo eraso sexistarik onartuko. Eraso hitzarekin ez gara muturrekoetaz bakarrik ari. Eraso gisa ulertzen dugu pertsona bat beste baten espazioan sartzea honen baimenik gabe, eraso sexistak dira begirada zikinak, ipurdia ukitzea, txarrera ligatzea edo komentario nazkagarriak egitea adibidez. Autodefentsa feministaren aldarria gure egiten dugu. Eta era berean, jai gunean lanean ariko garen bolondresen bati norbaitek laguntza eskatzen dion momentuan, erasotzaileak jai gunetik botako ditugu. Inguruan antzeko jarreraren bat ikusten baduzu, lagunduiguzu pertsona horri edo horiei erakusten gure jai ereduan ez ditugula halako jarrerak inolaz ere onartzen.

2- Donostiar guztiok sakelakoetan gordeta izan behar dugun telefonoa da ondorengoa, apuntatu: 674562864. Eraso sexisten salaketarako Piraten telefonoa da. Zerbait gertatu bazaizu, edo zerbait ikusi baduzu, deitu eta laguntzen saiatuko gara.

Denontzako gozamen iturri izango diren gune seguruak sortzea da gure helburuetako bat, eta horretarako, denok aske sentitu behar dugu. Bestelako harremantzeko modu sanoaren alde, gora ligoteo aske eta sanoa, eta beraz, gora irudimena!

Erasorik ez, erantzunik gabe!

Denontzako jai gune seguruen alde, gora jai herrikoi eta parekideak!


2013-07-12

Sanferminetan ERASO SEXISTARIK EZ!



(PIKARA MAGAZINE) Tetas y toros

Ante la difusión de fotos de San Fermín en la que decenas de hombres arrancan la ropa y manosean a una mujer, Emi Arias argumenta por qué aceptar esas imágenes como una alegre bacanal legitima la dominación masculina y el acoso sexista.

------------------------------------------------------------------------------------------------

"Que nos arranquen la ropa sin permiso o nos toquen cuando nos levantamos la camiseta porque nos apetece responde a un modelo de dominación machista, en un contexto social patriarcal y sólo perpetúa estereotipos que de tanto criticarlos me aburro. Es decir, si hay una teta, ellos se ven con derecho a tocar esa teta.

Es sexista, simplemente porque al revés jamás sucedería. No ha pasado, y si alguien lo ha visto que me lo cuente, que una turba de mujeres se lance contra el que decide mostrar sus genitales en público. Y si pasa es la excepción y no la norma ni, como en este caso, la moda. Simplemente no nos sentimos legitimadas para tocar a una persona que se desnuda sin consentimiento por la otra parte.

Cuentan sobre el chupinazo que a una chica "literalmente la subieron entre cinco, la desnudaron, arrancándole las ropas, y la tocaron, con poca opción de decidir nada". ¿De verdad alguien considera que en esa situación tenemos la opción de decidir hasta dónde?".

Texto: Emilia Laura Arias Domínguez, Pikara Magazine
Seguir Leyendo: http://www.pikaramagazine.com/2013/07...

Más información: Ante la agresión sexista sufrida por una reportera en San Fermines.
Leer: http://guindillasblancas.wordpress.co...
------------------------------------------------------------------------------------------------

(PIKARA MAGAZINE) San Fermines machistas… Ez, eskerrik asko

Es necesario concienciarnos que no son fiestas si mi hermana, mi hija, mis amigas, mi novia han de protegerse y tomar más precauciones que yo porque pueden sufrir una agresión por tener coño


Javi Pérez Hoyos, educador social

2012-11-11

II aniversario PIKARA II. urteurren festa!

Pikara aldizkariak bere bigarren urteurrena betetzen du.

Programación
-Actuación de Mujeres Imperfectas. Incluye su hit 'Me huele el chichi a canela'
-Proyección de vídeos 'El conejo de Alicia' (Murillo)
-Sorteos
-Y mucha música con San Son DYeah

Viernes 16 de noviembre, a las 22:30 en La Bola (C/Buenos Aires, Bilbo)

http://www.pikaramagazine.com/

2012-10-09

"Ez da kasualitatea" Bertso-Ikuskizuna.-BASAURIKO EMAKUMEEN ETXEAN,

URRIAREN 11an MARIENEAN - BASAURIKO EMAKUMEEN ETXEAN, Kareaga Goikoa 54ean, 19,30etan:  "Ez da kasualitatea" Bertso-Ikuskizuna.


2012-07-06

TXOKO FEMINISTA SANFERMINETAN!

TXOKO FEMINISTA SanFerminetan!

Festa, plazerra, performanceak, eraso sexistarik gabeko gunea, musikarik onena, giro ona, DJak... hementxe dugu gure espazioa.
--Uztailak 6: 12:00etatik 4:00etara
--Uztailak 7: 20:00etatik 4:00etara
--Uztailak 13: 20:00etatik 4:00etara
--Uztailak 14: 19:00etatik 24:00etara

Nabarreria 16, IRUÑEA.
...........................................

TXOKO FEMINISTA en SanFermines!

Fiesta, placer, performances, espacio libre de agresiones sexistas, buena música y ambiente, DJs... aquí tienes tu espacio.
--6 julio: de 12:00 a 4:00
--7 julio: de 20:00 a 4:00
--13 julio: de 20:00 a 4:00
--14 julio: de 19:00 a 24:00

Navarreria 16, IRUÑEA/PAMPLONA.

.........................................................
TXOKO FEMINISTA
Nabarreria 16 - Iruñea/Pamplona


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...