2006-10-31

Neure burua zaintzen dut, zaintzen zaitut, elkarri zaintzen diogu...

Pasadan asteko asteazkenean eta ostegunean, urriaren 25 eta 26an, Zaratamo eta Gasteizko Berritzegunean Gure Martxoaren 8rako Lehiaketari hasiera eman genion. Bereziki landu nahi dugun gaia "zaintza" denez, Amparo Tomé ekarri genuen horretaz hitz egiteko: kontzeptua argitu, esperientziak kontatu eta, gehien bat, galderak egin zizkigun.
Zenbat denbora dedikatzen diogu, zentroan edo gelan, harreman positiboak lantzeari? Zaintza-lanak (norberarekin, beste pertsonekin, objektuekin, inguru giroarekin...) bultzatzen al ditugu zentroan? Eta, egiten badugu, neska zein mutilengan era berean? Zer nolako harremanak egoten dira gure ikasleen artean, eta klaustrokideen artean?
Denon artean hausnarketa bat
egiteko gune ederra eskeini zigun Amparok.
Egia esan, bera entzutea bada plazerra!
Azken finean, berak esaten duenez "zaintza gure arteko harremank lotzen duen zilarrezko haria" bada ez du merezi izango sakonago aritzea honetan?
Gehiago jakin nahi baduzue "zaintza"ri buruz Amparok berak beste irakasle batzuekin idatzitako
lana: Aprender a cuidar y a cuidarnos, experiencias para la autonomía y la vida cotidiana
(Octaedro, Bartzelona 2005)
Liburua irakurtzera gonbidatzen zaituztet.
Disfrutatu!


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...