Emakumeen Mundu Martxari atxikimendua emateko, ekintza sinbolikoa egiteko argibideak // Instrucciones para adherirse mediante la acción de siembra simbólica a la Marcha Mundial de las Mujeres.
Mostrando entradas con la etiqueta FEMINISMOAK-Feminismos. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta FEMINISMOAK-Feminismos. Mostrar todas las entradas
2015-07-01
2015-06-25
EZ OBEDITU! HETEROARAUA PLAZEREZ LEHERTU! (EHBF)
http://bilgunefeminista.org/berriak.php?id=1209
2015eko Ekainaren 28ko irakurketa
Obedientzia izan dugu gure heziketaren oinarri, baina ez obeditzen ere
ikasi dugu. Emakumeen sexualitatearen eta gorputzen kontrola ezarri
digute: monogamia, familia eredu patriarkalak, estigma, maitasun
erromantikoa... etab. bitartez. Hau guztia hornitzeko familia eredu
patriarkala eta maitasun erromantikoaren ideiak gure gorputzetan
ezarriko dituzte, arauak askotan bertan izkiriaturik geratuko dira
naturalak direnaren aitzakiarekin. Beraz, heteroarauan oinarritutako
sistema patriarkaletik eratorriko den eredu sexualaren ezaugarriak hauek
dira: sexu bipolarren gainean eraikia, heterosexuala, genitala eta
maskulinitatearen plazerera bideratutakoa. Hortaz, gero eta gehiago gara
ez obeditu eta heteroaraua plazerez lehertzeko hautua egiten dugunak:
guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman
poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun bikote lesbianak,
sexu langile transexuala, praktika sexual koitalak lehentasunezkoak ez
ditugunak, praktika sexualen kategorizazioari ihes egiteko hautua egiten
dugunak, lagun taldeak e.a. guztiok, patriarkatuaren oinarria den
familia nuklearraren nagusitasuna eta gailentzen den harreman eredua
ezbaian jartzen dugun desobedienteak.
Ez obedientziaren aurrean, erasoak leku desberdinetatik igortzen
zaizkigu: azken aldian Euskal Herrian gertaturiko kaleko eraso homofobo
ugari salatu nahiko genituzke eta baita Espainiako Gobernu ultra
eskuindarrak krisiaren aitzakiapean edo egindako erreforma eta
bultzatutako neurriak ere. Artean, Familia Plana, zeinetan, gay,
lesbiana eta etorkinen sendiak arazotsuen multzoan sartu dituen;
osasungintzan transen sexu operazioetan emaniko murrizketak, lesbianei
zuzendutako lagunduriko ugalketa teknologien zerbitzu publikoetan
izandako murrizketak, hezkuntzan LOMCE legearen bitartez ematen ari den
ideologizazio eskuindarra, balore diskriminatzaile eta erreakzionarioen
sustapena, abortuaren lege organikoan eginiko aldaketa (16-17 urte
bitarteko emakumeen gurasoen baimena behar izatea)... Guzti horrek,
familia patriarkal nuklearraren indartzea, eta sexualitatea plazeraren
kudeaketa gisa ulertu beharrean, erreprodukziorako bitarteko gisa
denaren ulermenean sakontzea ditu ondorio, besteak beste.
Hortaz, sexualitateari, plazerari, dimentsio politikoa emateko saiakera
erabatekoa izan dadin segi behar dugu. Sexualitate eredu hegemonikoaren
aurrean, arauen barnean sartzen ez ditugun praktikak iraultzarekin
lotzen ditugu, horregatik gaude harro! Ez ditugulako praktika lesbianak
arauaren barnean sartu nahi, araua bera deslegitimatu, praktika
aniztasuna errealitatea bat dela ohartarazi eta denak erdigunean gaudela
aldarrikatzen jarraituko dugu.
Geroz eta ozenagoa da arau nagusitik kanpo kokatzen garenon ahotsa,
eremu anitzetan leherketak eragiten ditugunak: Monogamiari hordagoa
bota eta ostantzeko praktika askeak garatzen dituzten norbanakoak ere
geroz eta gehiago gara. Sexualitate hegemonikoaren edozein arau haustek,
bidean aurrera jarraitzeko ezinbestekoak ditugu: patriarkatuak sortu
dituen kategoria hertsiak eta mugatuak gailendu, eta aniztasuna oinarri
duen jendarte baten beharra geroz eta ageriagoa da. Zentzu honetan,
jendarte feminista baten alde lanean jarraitzeko beharra ikusten dugu,
eta honetan herritar orok badugu zer egina.
Beraz, ez dugu obedituko eta plazerez: muxu, begirada, koxka, masaje,
mimo, laztan bakoitzean; lehertuko dugu heteroaraua. Ekainaren 28a
borroka eguna dugu, beraz, egingo diren mobilizazio eta ekintzetan parte
hartzeko deia zabaltzen dugu.
2015-04-28
2015-04-24
2015-04-23
#Abortatzekoeskubidea Euskal Herrian DANTZAN logros feministas por el derecho a decidir
DANTZAN logros feministas por el derecho a decidir from Mugarik Gabe on Vimeo.
Vídeo realizado por Mugarik Gabe que recoge la voz y visibilizamos las luchas y logros feministas por el Derecho al Aborto llevado en Euskal Herria. Al mismo tiempo, denuncia las propuestas de reforma como una vulneración de los derechos de las mujeres y recoge los retos y puntos clave en esta lucha que continúa.2015-04-22
SIMReF mintegia: Gorputz ibilbide teknika eta ikerketa metodologia feminista (DONOSTIA)
Saio hau SIMReF-ek antolatzen dituen mintegietan kokatzen da. Mintegi
hauek perspektiba feministatik ikerketa esperientziak trukatzeko eta
ikerketa metodologien inguruan eztabaidatzeko gunea dira. Oraingo
honetan, gorputz ibilbide gizarte ikerketarako teknikaren inguruan
hausnartu eta eztabaidatuko dugu, hurrengo galdera hauek abiapuntua izanik:
Zein inplikazio ditu perspektiba feministatik gorputz ibilbide
egiteak eta zein ondorio ditu teknika honen erabilerari dagokionean?
Zein zailtasun, oztopo, muga edo arazo suertatzen dira?
Zein ekarpen -eta zeintzuk dira horren potenzialtasun- egiten die begirada feministak gorputz ibilbideei?
Data/día: 2015/4/24
Ordua/hora: 17etan.
Lekua/lugar: FIHEZIko 0.4 gela (Ibaeta)
Ordua/hora: 17etan.
Lekua/lugar: FIHEZIko 0.4 gela (Ibaeta)
2015-04-13
2015-02-26
Itty bitty titty committee FILMA (sub español)
Abandonada por su novia, rechazada por la única universidad en la que solicitó el ingreso y vistiendo sujetadores de talla A en un mundo de tallas C, Anna lamenta su suerte. Saliendo del trabajo conoce a Sadie, la atractiva líder de un grupo radical punk-feminista llamado Clits In Action. Anna se integra en ese círculo secreto, cuyo objetivo es erradicar las imágenes falocéntricas y misóginas, y se lanza a una primera misión radical
2015-02-24
FEMINISMOAZ HASUNARTZEN- AMAIA LASA ALEGRIA
ITURRIA: ARGIA
Ezin da ukatu mugimendu feministak izan duen garrantzia, emakumearentzat bereziki, baita
gizonarentzat ere, gizarte ororentzat azken finean.
Ezin da ukatu mugimendu feministak izan duen garrantzia, emakumearentzat bereziki, baita
gizonarentzat ere, gizarte ororentzat azken finean.
Hala ere, feminismoak nahigabea, egonezina, gorrotoa sortzen ditu oraindik ere. Gai honetaz mintzatzen dihardugunean badirudi modaz kanpo dagoen gai baten inguruan ari garela, aspaldidanik gainditu den gai aspergarri batez. Emakumeen eta gizonen arteko harremanak okertu dituen gatazka gainditu dela esan ohi da, baina ez gara ohartzen benetan banandu gaituen arazoa oraindik indarrean dagoen matxismoa dela...
2015-02-19
Ainara Santamaria: "Politikoki ere landu behar da maitasuna"
iturria TOPATU GAZTE PRIOEKTU KOMUNIKATIBOA
Elkarrizketatzailea: Nora Aurrekoetxea / Elkarrizketatua: Kontraesanak
ezinbestekoak dira korapiloak askatzeko, sokak lotutakoa kolokan jartzen
baitu hausnartze hutsak. Errealitatearen eta idealen arteko balantzan
kokatzen da maitatzeko eredu erromantikoa, sistemak tinko oratzen duen
haritik zintzilik. Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara
Santamaria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta
egitera. Egun, hasierako jakinminetik haratago, bere jardun politikoaren
erdigunean kokatu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren
baita, maitasun erromantikoa eta musikagintza aztertu ditu. Eredu
horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu politikoaz hitz
egin digu.
2015-01-25
Mari Luz Esteban: "Emakumeak oso kontrolatuak gaude orokorrean, eta amatasunari dagokionean ere bai"
iturria: HIK HASI
OSOA IRAKURRI
...“Feminismoa eta amatasunaren gaia eskutik joan dira betidanik, emakumeen mendekotasunean gai horrek izan duen eta duen garrantziagatik”. Zer nolako garrantzia izan du? Dauka?
Amatasunaren gaia, emakumeak ama ginela pentsatzea, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna garatzeko ardatzetako bat izan da historikoki. Beti egon da amatasunaren ideologia naturalizatzaile bat, baina azken 20 urteetan zergatik hartu du, bat-batean, halako garrantzia ideologia horrek? Elisabeth Badinterrek La mujer y la madre liburuan oso ondo kontatzen duen moduan, hain justu, feminismoak aurrera egin duenean gizentzen joan da ideologia hori. Badinterren ustez, hor badaude faktore batzuk kontuan hartzekoak: alderdi askotan aurrera egin dugu; baina nora goaz? Ondo gaude? Parekidetasuna lortzen goazen neurrian zalantzak sortu dira; dena ez dago lortuta. Ziurgabetasun egoera horretan, emakume batzuek esaten dute, “zaintza gure arloa izan da beti eta hor ekarpenak egin ditugu, zergatik alde batera utzi, zer etorriko den jakin gabe?”, eta horri ideologia zientifikoa gehituz, ikaragarri gizentzen da amatasunaren ideologia gogor hori.
Crítica del pensamiento amoroso liburuan diozu maitasun-pentsamendua desberdinkerian oinarrituriko ordena soziala ezartzeko zutabe izan zuela Garai Modernoak, eta jarraitzen duela izaten. Maitasun-pentsamenduak emakumeak menpeko, ez-oso egiten dituela diozu. Ama-maitasuna non kokatzen duzu gizarte-antolaketa eredu horretan?
Gizaki baten ibilbidea markatzen joango den pentsamendua da maitasun-pentsamendua. Puzzle bat bezala da: pertsona —subjektua— izaki emozional bezala bizitzean, maitasuna erdigunean duena, bikotea eta ezkontza ulertzeko modu batekin lotzen duzu; seme-alabak baldin badituzu, amatasuna eta gurasotasuna ulertzeko modu zehatz batekin lotzen da gero.Azken batean, antolaketa sozialaren muina bihurtzen da maitasuna erdigunean duen subjektu hori. Horrek sortzen du bikotea, familia, elkarbizitza… ulertzeko eredu bat, eta eredu horren ideal bat antolatzen du. Horren gainean diskurtso adituak sortuko dira, beraz, badoa osatzen bizitza ikusteko modu bat. Eskola batean ume bati galdetzen badiozu bizitza zer den, antzeko zerbati erantzungo dizu: “Ikasi, gero lan bat topatu, ezkondu eta umeak edukitzea”. Errealitatean bizitza ez doa beti horrela, aukera ezberdinak daude, baina ibilbide ideala eraikitzen da maitasun-pentsamenduaren gainean, gizakia ikusteko modu bat baina baita gizartea antolatzeko ordena ekonomiko, politiko eta sozial oso bat ere.
Maitasun-pentsamendua desberdin aplikatzen zaie emakumeei eta gizonei. Emakumeei exijitzen zaiena ez zaie exijitzen gizonei, eta oinarri horretan desberdinkeria handia dago. Horregatik diot nik, zer da emakume izatea? Maitasuna erdigunean duen izaki bat. Egongo dira gizonak “emakume” direnak, baina salbuespenak dira, nahiz eta gizonak oso maitekorrak izan, zaintzaileak izan, maitasuna erdigunean dutenak oso gutxi egongo dira; nik neuk ez dut bat bera ezagutzen, bai maitasunari garrantzia handia ematen diotenak eta konprometitzen direnak, baina bere bizitza horren inguruan osoki antolatzen duenik ez; aldiz, emakumeak, bai...

2014-11-17
Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak abenduaren 13an Ondarroan
JOSTORRATZAK DANTZAN DITUGU EUSKAL
HERRIAREN BURUJABETZA FEMINISTARANTZ
HERRIAREN BURUJABETZA FEMINISTARANTZ
Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak abenduaren 13an Ondarroan
9.00etan Sarrera. Kofradian.
10.00etan Ongietorria eta eztabaidaren aurkezpena.
10.30etan Kapitalismo heteropatriarkala Euskal Herrian. Zeintzuk dira aldaketa feministarako gakoak? Lantaldeetan eztabaidagai.
13.00etan Ondorioak josiz. Zaldupe kiroldegian.
14.00etan Bazkaria. Zaldupe kiroldegian.
16.00etan Trantsizio feminista: intzidentzia politikoa, estrategiak eta boterea(k). Mahaiaren bueltan ...
20.00etan Eguneko ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia.
22.00etan Jostorratzak dantzan! Festa feminista! Euskabareta, Endemaño, DJ Gure besta eta Las marines. Beikozinin.

2014-11-02
Internet y redes sociales para el empoderamiento MONTSERRAT BOIX PIQUÉ
Emakumeen berdintasunerako eta Jabekuntzarako eskola /
Escuela para la Igualdad y el Empoderamiento de las Mujeres.
Escuela para la Igualdad y el Empoderamiento de las Mujeres.
2014-10-24
"Teknologia, Garapena eta Gizarteari buruzko V. Jardunaldiak: Kultur aniztasuna eta Giza Garapenerako Teknologietan"
Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan .
Data: 2014ko Urriak 30ean
Data: 2014ko Urriak 30ean
"V Jornadas de Tecnología, Desarrollo y Sociedad: Diversidad cultural y Tecnologías para el Desarrollo Humano"
2014-10-20
Teresa Maldonado Barahona: El empoderamiento de las mujeres: una reflexión feminista.
Emakumeen jabekuntza: hausnarketa feminista bat. Emakumeen berdintasunerako eta jabekuntzarako eskola. (VITORIA-GASTEIZ) Escuela para la Igualdad y el Empoderamiento de las Mujeres
2014-10-17
2014-10-15
EVOLUCIÓN MOVIMIENTO FEMINISTA VASCO-MARI LUZ ESTEBAN GALARZA
Emakumeen berdintasunerako eskola / Escuela para la Igualdad de las Mujeres (VITORIA-GASTEIZ)
2014-10-13
ZERTAN DATZA TRANSFEMINISMO IZENEKO HORI? JOSEBE ITURRIOZ
Emakumeen berdintasunerako eskola / Escuela para la Igualdad de las Mujeres (VITORIA-GASTEIZ)
2014-05-22
2014-05-12
ENCUENTRO-SILVIA FEDERICI HITZALDIA-BILBON
Hurrengo maiatzaren 14an, Alternatibak topaketa bat antolatuko du Bilboko Bilborock aretoan Silvi Federici irakasle, idazle eta miltante feministarekin, 'Abortuaren legea: XXI. mendeko sorgin ehiza ' titulupean. Berarekin batera, Feministalde eta Abortatzeko Eskubidearen Aldeko plataformako kide Anabel Sanz izango da ekitaldia aurkezteko eta eztabaida bideratzeko. Ekitaldi osoan euskarazko eta gaztelaniazko berealdiko itzulpena izango da. 19:00etatik aurrera zuen zain izango gara. Animatu! El próximo miércoles 14 de mayo, Alternatiba organiza en la sala Bilborock un encuentro con la profesora, escritora y militante feminista Silvia Federici bajo el título "Ley del aborto: caza brujas en el siglo XXI". También contaremos con la participación y dinamización de Anabel Sanz, miembro de Feministalde y la plataforma por el Derecho al Aborto. El acto contará con traducción simultanea al euskara y castellano. Te esperamos a partir de las 19:00.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)