ITURRIA: BERRIA
Erakundeei neurri eraginkorragoak ezartzeko eskatu diete feministek
Emakumeei autodefentsa eta salaketa mekanismoak abian jartzeko eskatu die Bilgune Feministak
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean Euskal Herriko erakunde publikoek duten jarrerarekin ez dago gustura Bilgune Feminista. Gogoratu duenez, erailketa eta erasoen kopuruak gora doaz. «Bitartean, instituzioek eraginkortasunik gabeko lege eta batzordeak sortu besterik ez dituzte egiten; betearazteko aurrekonturik gabeko legeak eta erabaki ahalmenik ez daukaten batzordeak. Hau al da instituzioek egiteko asmoa daukaten aurrerapauso bakarra?», salatu du.
Herenegun gauean bertan izan zen azken atxiloketa, Durangon (Bizkaia). Etxeko lanak egiten ez ziola laguntzen eta seme-alaben aurrean droga kontsumitzen zuela leporatu zion emakume batek bere bikotekideari, eta hark eraso egin zion. Horrelako erasoak salatzeko larunbatean egingo den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, neurri eraginkorragoak eskatu zizkieten erakunde publikoei Bilgune Feministako kide Izaskun Guarrotxenak eta Miren Arangurenek.
Bilgune Feministakoek eskatu zituzten neurri horiek martxan jartzeko lehen neurria prebentzioa dela azpimarratu zuten. «Oraindik ez da neurririk zehazten ari gizartean erasotzaile gehiago egon ez daitezen eta daudenek, jarrera egokietara bideratuta, erasotzaile izateari utz diezaioten».
Erakunde publikoek arazoaren aurrean ez dutela erantzuten ikusita, emakumeen autodefentsari eta salaketari heldu behar diotela azpimarratu zuten. «Emakumeok gure bizitzaren jabegoa duintasunez berreskuratzeko beharra daukagu. Erasoen aurkako sareak sortu behar ditugu; gure burua kemenez hornitu».

ERASOTZAILEA BAZTERTU. Ezarri beharreko neurrien artean gizarteak erasotzailea baztertzeko premia aipatu zuten. «Euren jarrerak bere horretan dirauen bitartean, erasotzaileek argi izan behar dute ez direla onartuak izango ez kalean, ez lanean eta ezta egunerokotasuneko edozein esparrutan ere».
Bestalde, iaz Bilgune Feministak 30 hedabiderekin batera sortutako emakumeen aurkako indarkeria albisteak lantzeko laguntza dekalogoaren balantzea ere egin zuten. «Komunikabideek, oro har, ez dute betetzen».
Bestalde, Argitan Emakumeak Laguntzeko Barakaldoko (Bizkaia) Zentroak atzo gogoratu zuen iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tratu txarrengatik 5.059 salaketa jaso zirela epaitegietan, orain bi urte baino %46 gehiago.
Mobilizazioak
Donostia. 19:00etan, Bulebarretik abiatuta, manifestazioa.
Bilbo. 20:00etan, Arriagatik abiatuta, manifestazioa.
Iruñea. 12:00etan, elkarretaratzea udaletxearen aurrean; 20:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta, manifestazioa.
Gasteiz. 19:30ean, manifestazioa.
Baiona. 12:00etan, elkarretaratzea.
Barakaldo. 11:30ean, Bide Onera plazatik, Sestaorainoko martxa.
Zarautz. Goizean, bizikleta martxa; eguerdian, elkarretaratzea.
Azpeitia. 13:00etan, elkarretaratzea plazan.
Tolosa. Elkarretaratzea Triangulon.
Altsasu. 19:00etan, elkarretaratzea.
Tafalla. 12:00etan, elkarretaratzea Nabarra plazan.
Algorta. 13:00etan, manifestazioa eta ekitaldia.
Durango. 13:00etan, manifestazioa.