iturria TOPATU GAZTE PRIOEKTU KOMUNIKATIBOA
Elkarrizketatzailea: Nora Aurrekoetxea / Elkarrizketatua: Kontraesanak
ezinbestekoak dira korapiloak askatzeko, sokak lotutakoa kolokan jartzen
baitu hausnartze hutsak. Errealitatearen eta idealen arteko balantzan
kokatzen da maitatzeko eredu erromantikoa, sistemak tinko oratzen duen
haritik zintzilik. Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara
Santamaria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta
egitera. Egun, hasierako jakinminetik haratago, bere jardun politikoaren
erdigunean kokatu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren
baita, maitasun erromantikoa eta musikagintza aztertu ditu. Eredu
horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu politikoaz hitz
egin digu.