2009-07-09

ERREFUXIATUEN ESTATUTUARI BURUZKO HITZARMENA ETA OINARRIZKO GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN ZAIZKIEN EMAKUMEEN BABESA-MUGAK-KAREN MUSALO




KAREN MUSALO. Hastingseko genero institutoko zuzendaria

Oinarrizko giza eskubideak urratzen zaizkielako ihes egiten duten emakumeei zergatik ukatzen zaie 2004an Errefuxiatuen Estatutuak aitortzen dien babesa? ...

Nazioarteko oinarrizko tresna 1951ko Errefuxiatuei buruzko Hitzarmena da, eta 1967ko honen protokoloa. Tresna hauek errefuxiatua 'arraza, erlijio, naziotasun, giza talde jakin osatzen delako edota iritzi politiko jakin bat duelako jazarpena izateko beldur arrazoitua duen pertsona' bezala definitzen dute.

Honen arabera ulertzen da errefuxiatuak honoko frogak behar dituela: (1) beldur bat elementu objetiboetan oinarritua eta kalte larri bat berekin daramana, 'jazarpena' dela onartu ahal izateko, (2) gutxieneko estatu erantzunkizunak izatea (3) eta honek arraza, erlijio, naziotasun, giza talde jakin bat edota eritzi politiko baten defentsarekin lotura izatea.

Definizio honek emakumeen babesari jartzen dizkion mugak hiru motatakoak dira.
Batetik, emakumearen kontra eragin daitezkeen kalteak askotan ez dira jazarpen gisa hartzen. Batzutan kalte hauek kulturak edota erlijioak onartzen dituelako izaten da. Emakumeen ernalkinak moztea, behartutako ezkontza, genero indarkeria edota emakumeentzako diskriminatzaileak diren gizarte arau errepresiboak honen adibide dira.
Bestalde, askotan kalte hauek eragiten dituztenak ez dira ekintzaile estatalak, baizik eta senarrak, aitak edota eskaera egiten duenaren talde komunitarioko kideak, edota gizartea bera. Hitzarmena baieztatu duten hainbat herrialdek onartzen dute estatuaz haratago eragileek burututako jazarpena badela babeserako arrazoi, gobernuak eragile horiek kontrolatu ezin dituenean edota kontrolatu nahi ez dituenean; hala ere, aitorpen hau kostatakoa izan da eta Errefuxiatuen Hitzarmena berretsi zuten alde guztiek ez dute onartzen.
Azkenik, eta akaso hau izango da gaiaren alderik garrantzitsuena, askotan ez da kontuan hartzen emakumeei eragindako kalteak Hitzarmenak definizioan jasotzen dituen bost arrazoiekin lotura dutenik...
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...