Generoa eta performancea cybermanga feminista queer trans… baten 3 pasarte
Feminismo queer transaren historia cybermanga batek generologia bat eduki beharko luke barne, generoaren biopolitikaren kritika bat, gorputzaren genero-ezaugarria azaltzearen aurkako estrategien kartografia bat; baina, baita ere, transgenero bilakatutako subjektibotasunak ekoizteko sortuko diren plataformen mapa bat...
Lehendabizi, 90eko urteetan, generoa performance gisa definitzeak, emakume feminista, postfeminista eta queer batzuek egindako definizioa baita –hala nola, Judith Butler edo Eve K. Sedgwick-ek–, suposatu zuen astindu teoriko eta politikoa ebaluatu beharko litzateke. Beharrezkoa izango litzateke performance nozioaren beraren genealogia finkatzea, horren bidez, kontzeptuak diskurtsoetan, jardunbide politikoetan eta arte erakundeetan eragiten duen haustura azaldu ahal izango baikenuke...