2010-06-03

Nere paradisuetan / Amaia Lasa

Olerki liburu bat hartzen denean eta astiro irakurtzen, filme on bat eta zirraragarria ikusten denean bezala, inguru errealetik kanpo ateratzen gaituen arteobra batez gozatu garenean, sortu zaizkigun sendimenduak eta geure buruari hauteman dizkiogun zentzazioak apur bat lausotu eta apaldu orduko, nork bere buruari, nik neure buruari, itaundu ohi dio zer ote den gizaedo emakume horrek erran nahi ukan diguna.

Amaiaren liburua, hirugarren liburua, “Nere paradisuetan” eskuartean edukita, amaiera alderantz heltzen delarik erantzuna aurkitzen dugu, ez duenak nahi eta nahi ez benetakoa izan behar:

Arratsaldeko
seiretatik aurrera
idazten duen
poeta bat naiz ni.

Nihilismo erromantikoa da
nire gaia.

Agian hala dateke, nihilismo erromantikoa. Martin Ugaldek hitzaurrean, berriz, ematasunaren garrasi bakartia dela dio. Hala dateke ere. Emakume batek maitasunaz egindako gogoetak, amodioaz zeredozertxo baino gehiago dakien emakumeak eginiko gogoetak ematen dituzte poemok. Poema bakun, labur eta hizkuntza orrazeko, halaz ere erritmo ikaragarri batez hornituak eta guztiz xarmant, gehienetan ere amorru izugarriaz idatziak. Emakume batek idatziriko amodiozko poemak, hain gauza zahar eta haatik hain berri, eta Amaia Lasak egin dituen moduan, hain hunki hunkigarri eta gogaberak. Has egileak eta beraren boltsa handiak derabiltzen elkarrizketatik, eta arren kontrako isekaz aurrera:

Arra eta emea
gizarte hontan
Inoiz?
ulertu ez diren
bi pertsona.

emakumetzat bere burua ikusteraino eta beraren ekintzaren hutsala somatu arte:

Ene paradisuetan
zuhaitz asko debekatuak daude
paradisu guztietatik
jaurtikia izan naiz,
borroka guzietan
sartzen naiz,
ifernu guziak irabazirik.

Eta ez da gero beldurtzen emakume arteko amodioa goratzen duenean, arreeekiko esperientzia latzak direla zio eta alakuntza, nonbait...

OSOA IRAKURTZEKO

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...