2014-11-24
Abestiak euskaraz AZ25 egunerako
M-N EZTEN
Ez dago inoren esku sexu aukera,
guztiok ar edo eme jaiotzen gera,
bizitzeko era,
ez gera atzera,
guziaren gainetik, emakume zera!
Egun guztian langile, iñurrien pare,
ilargiaren argitan bihurtuz maitale,
etxeko neskame,
denborarik gabe,
askotan halabeharrez gizonaren menpe.
Ei! eutsi, izan adore,
kanpoko kolpeek ez zaitzatela eraitsi.
Ei! Eutsi, izan kemena,
nahiz zail izan sarri,
minari barrura sartzen ez behitzat utzi.
Beldurrak ahaztuta,
salatu behar duzuna:
laguna,
denok elkartuta,
uste baino lehenago
berdintasuna.
ZEA MAYS, IHES
Bide zuzenetik oker
bide laburretik ezer ez
galdu denaren dudak besterik ez
Haran berrien bila dabil
zauriak garbitzekoa
bere bihotzeko leku izkutua
Ta arrazoia urratu dion orbanetik ihes
malkorik ez, malkorik ez
Gelditzen diren arrastoetatik ihes
sentimenduetatik ihes,
min sakonetatik
ta badoa ihes
Ezer ez duenarentzat lapurren beldurrik ez da,
biluztasun osoz,
aurrera doa
Dena galdua duenaren,
desesperazio hutsez,
salto egiteko, beldurrik ez
AURKA, EMAKUME LIBRE!
EZINEAN, EMAKUME
Esku batez laztantzen baldin banauzu
esku beraz jipoitzen baldin banauzu
ze esku aukeratu,
ze esku baztertu
Jipoien azalean laztantzen segitu
Bihotz batez maitatzen baldin banauzu
bihotz beraz gorrotatzen banauzu
ze bihotz aukeratu
za bihotz baztertu
Gorroto artean maitasuna ezin ulertu
Emakume pentsatu bizi
Zapalketa gabe bizi
emakume, sentitu bizi
zarena izanez bizi
Emakume pentsatu bizi
Zapalketa gabe bizi
emakume, sentitu bizi
zarena izanez bizi zure bizitza
Zure bizitza da
aske izateko jaio zara
zure bizitza da
zure bizitza
BERRI TXARRAK, EMAZTEN FABORE II
Gaur ez al zaizu iruditu garaiak ez direla
batek nahi bezain azkar beti aldatzen?
Gaur
bi miloigarren aldiz harrikoa egiten ari zela
beste bat joka hil dute.
Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik.
Gaur
bi miloigarren aldiz laguntza eskatzen ari zela
beste bat joka hil dute.
Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik
gaur ez burulerrorik
kasu solte bat da
langile zendu hori bezala.
Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik.