ONDORIOAK
- Asteburu honetan 1300 emakumetik gora elkartu gara, 1300 emakume feminista. Egun hauetan argi eta garbi erakutsi dugu gaur egungo jendartean feminismoa eta borroka feminista ezinbestekoak direla eta borroka hau sostengatzen dugun emakume asko gaudela euskal herrian. Patriarkatuak beraz, jai dauka gurekin!!
- Euskal herrian ditugun feminismo tendentzia ideologiko ezberdinak elkartu gara. Batzuk urteak eta urteak garatzen joan direnak, beste batzuk aldiz gure herrira etorri berriak direnak. Hainbat eta hainbat feminismoa ulertzeko era propioak plazaratu dituzte. Guztiak beharrezkoak, guztiak aberasgarriak, guztiak elementu askotan bateragarriak.
- Historikoki, Euskal Herriko jardunaldi feministak mugimenduan inflexio puntu bat izan dira. 1977an, mugimendu feministaren sorreran eta hedapenean bultzada izan ziren, 1984an aldiz, teorizazioan aurrera pauso oso inportanteak eman ziren eta 1994koak aldiz, borroka feminista garatzeko bide ezberdinen agertoki izan ziren. Aurtengo jardunaldiak ere, 14 urte eta gero, mugimenduarentzat inflexio puntu bat izan.
- Ziur gaude, bi egun hauetan elkartzeak, eztabaidatzeak eta gure bilakaeraren inguruan hausnartzeak Euskal Herriko mugimendu feministan indarberritze bat suposatu dutela.
- Indarberritze honetan emakume gazte asko hurbildu egin dira, egin gara eta hau oso positiboa da.
- Jardunaldien prestaketa mugimendu feministarentzat oso prozesu interesgarria izan da eta mugimendu feministaren kohexiorako oso garrantzitsua
- Eztabaidatu asko eztabaidatu dugu, oraindik asko dugula eztabaidatzeko kontziente izanik.
- 3 ardatz nagusitan bildu nahi izan ditugu emandako eztabaidak. Lehen komentatu egin ditugu ondorioak eta nondik norakoak.
- eta gure gorputz intsumituak
- Egun hauetan zehar argi utzi dugu
- Emakumeon eskubideak ez daudela bermatuak. Asko ez daude oraindik aitortuak eta beste asko nahiz eta paperetan idatzi ez dira bermatzen. Bigarren mailako herritarrak izatera kondenatu nahi gaituzte, gure eskubideen jabe ez izatera.
- Instituzioetatik bideratzen ari diren berdintasun politikak ez dute eraldaketarako konpromisorik. Mugimendu feministak ez du kapazitatea izan erantzuna emateko koiuntuta berri honetan.
- Horren aurrean mugimendu feminista egon dela erakutsi eta etorkizunean ere egoteko konpromisoa berretsi dugu. Feminismoa guretzako bizi eredu eta borroka eredua da.
- Mugimendu feminista interlokutore eta sujeto politikoa kontsideratua izan behar du eta hori exijitu behar dugu.
- Gure eskubideen aldeko borroka lau haizeetara zabalduko dugu. Kalean jarraituko dugu, autogestioa landuko dugu, instituzioetan izango gara, mugimendu sozialetan eragingo dugu jendarte honen zirrikitu guztietan feminismoa txertatuko dugu.
- Hau egiteko ehunka emakumeren artean adostutako tresnak ditugu ; Euskal Herriko emakumeon eskubideen karta, abortoaren manifa, zaintzaren plataforma,...
- Horretarako ezinbesteko erronka dugu aurrean. Emakumeak aktibatu, gu guztion antolakuntza bultzatu eta mugimendu feminista mugimendu politiko indartsu batean bilakatu. Izaera ezberdinetako taldeak eta kolektibo sozial guztietako emakumeak elkartu eta geldiezina izango den mugimendu bat sortzen jarraitu behar dugu.
- Emakumeok ditugun behar guztiei aurre egingo dion dinamika sortu behar dugu. Emakumeongan dagoen dibertsitatea aintzat hartuta, gure arteko ezberdintasunak errespetatu eta identitate anitzak bultzatu behar ditugu. Emakume guztioi egokituko diren praktika feministak garatu behar ditugu.
- Gure agenda politikoan arau heterosexualaren kontrako borroka integratu behar dugu. Lesbianen bisibilizazioa bultzatu behar dugu.
- Ezin dugu ahaztu gure aurrean oso egituratu dagoen sistema patriarkala dugula. Berdintasun idei faltsuan mozorrotu dena batzutan eta besteetan zuzen jo duena. Horren aurrean tresna ezberdinak artikulatu behar ditugu eta diskurtsoa eguneratu behar dugu.
- Asteburu honetan horretarako oinarriak jarri ditugu. Bildu garen guztioi dagokigu, bakoitza bere beharretatik abiatuta, bere eremutik eragiten bide hau elikatzen jarraitzea.
- Zorionak benetan Portugaletera gerturatu zaretan emakume feminista guztiei. GORA BORROKA FEMINISTA!!!