Oso garrantzitsua da espazioaren banaketa. Norbaitek kontatzen didanean etxe barnean zein duen bere txokoa, bere espazioa, horrek informazioa ematen dit etxekoen erlazionatzeko moduaz. Emakume batek hitz egiten didanean bere espazioaz, eta espazio hori ez bada sukaldeari lotua, hor aldaketa bat eman den seinale.
Garrantzia handia ematen diot hiri barruko espazioari, nola banatzen diren erreferentzia sinbolikoak: hiri bateko monumentuak eta kale izenak ia denak gizonenak direnean, horrek esaten dizu errepresentazio mailan emakumeak oso eremu itxian gaudela.
Espazioen negoziazioa garrantzitsua da, baita espazioaren jabegoaren negoziazioa ere. Propietate pribaturik gabeko gizarte batean bageunde, inork ez luke espazioen jabe izan behar. Baina propietate pribatua dagoen gizartean, garrantzitsua da gizon eta emakumeek izatea jabegoa (nahiz eta ideologiaz nahiago dudan jaberik gabeko gizartea).
Espazio publikoen banaketari buruz, momentu hauetan emakumeak dauden espazioak ez dira izaten zentrikoenak.

Haurren heziketan edo sozializazioan, zer garrantzia du espazioak?
Sozializazioaren kasuan, haurrek bizi dituzten espazioak anitzak eta zabalak izatea oso da garrantzitsua; eta hori jada eskolako jolas eremuan hasten da. Niri esanahi handiko informazioa ematen dit zein joku motatara jolasten duten eta espazioan joku bakoitzak zein garrantzia duen behatzeak. Esaterako, askotan eskolako zelai batean neskak periferian jartzen dira, zelai erdian futbolak protagonismoa hartzen duen bitartean; eta oraingoz joku horretara jolasten duen gehiengoa mutila da. Espazio banaketa hori garrantzitsua da.
Neska-mutilak espazioak korritzera, arakatzera bultza behar dira, eta espazio arrotzei eta iluntasunari dioten beldurra gainditzera bideratu behar da haurren heziketa edo sozializazioa. Horregatik gustatzen zait emakume mendizaleei buruz, edo txirrindularitzaren bidez espazioak korritzen dituzten emakumeei buruz irakurtzea. Horien esperientziak irakurtzeak espazio berrietara irekitzen zaitu, orain arte emakumeentzat debekatuta zeuden abenturatara.