2008-04-09

GENERO hitza erabiltzeak ez ote dio kalterik egin FEMINISMOARI?-AMAIA ALVAREZ URIA

Amaia Alvarez Uria

Orain dela hogei urte hasi zen genero hitza erabiltzen, eta indar handia hartu duela esan beharrik ez dago. Zutabegile honen kezka da generoaren izendapena ez ote den heldu feminismo hitza, mugimendua eta aldarrikapenak desagerraraztera... Hau da hartu behar dugun bidea? Genero ikuspegia esanez feminismoaren ekarpen guztiak deskafeinatu eta lanbrotu? Kaletik urrundu eta maila instituzionalean aritzera mugatu, hitzak ondo neurtuz? Mugimendu ideologiko eta iraultzailea dena erratzarekin garbitu eta alfonbra azpian ezkutatu?
....
Emakume subjektu politikoaren askapenerako mugimendua da feminismoa, hortaz. Sistema patriarkalak emakume marka ezarri eta, horren ondorioz, gizarte taldeei begira desoreka indarrean den bitartean, feminismoa beharrezkoa eta onuragarria izango da denontzat.


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...