2008-04-29

Hizkuntzaren sexua-Euskararentzako gomendioak


Euskaraz generorik ez dagoen arren, kontuan izan behar da sexuak bai bereizten dituela. Horregatik, eta euskaraz ere hizkuntzan sexismorik egon ez dadin, hemen dituzu jarrai ditzakezun hainbat aholku.

Erabili hitz-elkarteak: jaun-andreak, andre-gizonak, seme-alabak...

Erabili generikoak: gizakia, gurasoak...

Lanbideak eta ikasketak aipatzerakoan, eta baldin badago, erabili forma femeninoa

Erabili hitanoa, bi sexuetako formak hartzen baitira kontuan

Ez erabili "Mari"-z hasten diren hitzak: Mari-purtzil, Mari- baldraska...

Hizkuntza sexistaren inguruko informazio gehiago irakur dezakezu Emakunderen argitalpen honetan: Hizkuntzak, hitzak baino zeozer gehiago. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako proposamenak (pdf, 753 Kb). Gure eguneroko bizitzan hizkuntza sexista ez erabiltzeko proposamena jasotzen da bertan.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...