Jaio garen mundu honetan, pertsonak sailkatu eta hierarkizatu egiten dira bere sexuaren arabera, bere etnia, klase soziala, erlijioa, pentsaera, ezaugarri fisiko edota psikikoen arabera, aukera sexualaren arabera, titulazio akademikoen arabera... Horrela, pertsonak berak ez du botererik, jartzen dizkioten etiketek ematen dioten boterea baizik.
Estereotipoen ondorioak:
v gizaki bakoitzaren identitate pertsonala garatzeko oztopo larriak sortarazten dituzte
v legitimatu egiten dituzte dominazio-sumisio harremanak, pertsonen arteko indarkeria baita ingurunearekiko harreman agresiboa ere.
Agertzen den lehen estereotipoa GENERO ESTEREOTIPOA da: MASKULINOA ETA FEMENINOA. Sistema patriarkalak pertsonak geure sexu biologikoaren arabera bi taldetan banatu gaitu, emakumeak alde batetik eta gizonak bestetik; hau da, gizon edo emakume gorputz batetan jaiotzeagatik arlo guztietan bizi programa desberdinak inposatu dizkigu eta genero identitate kolektiboak garatzera behartu.
M&M