2009-08-20

PUBLIZITATE SEXISTA, HOMOFOBOA ETA ARRAZISTA definitzen...


EHU - IGZ 08/09
Gizarte Zientzien Didaktika
Laura Nagore Casado Goti



PUBLIZITATE SEXISTA
Sexismoa, pertsona bakoitzaren sexuaren arabera rolak banatzea da. Sarritan, gizonezkoen estereotipoa erabiltzen eta zabaltzen duten iragarki sexistak ikusi ditzakegu: zakar edo orkela, indartsua, abenturazalea, ausarta... Hau, publizitateak igortzen duen gizonezkoen erretratu zatikatua da eta haiek dituzten ezaugarri miragarri asko mozten edo ezabatzen ditu, samurtasuna eta sentikortasuna esaterako.
Bestalde, sarriagotan emakumezkoen estereotipoa erabiltzen eta zabaltzen duten iragarki sexistak ere edozein bazterretan aurki ditzakegu: emakume sumisoak, lirainak, bildurtiak, etengabe etxeko lanak egiten edo etxe barruko eta kanpoko beharrak aldi berean egiten gizonezkoak aisialdian edo euren kanpoko lanetan dauden bitartean. Azpimarragarria izaten da oraindik ere, iragarki ugaritan seme-alaben heziketaren eta elikaduraren ardura soilik emakumearen zeregin bezala agertzea.

PUBLIZITATE HOMOFOBOA
Gay, lesbianen edo pertsona transexualen bazterketa bultzatzen duen publizitatea da hau. Gehienetan, iragarki hauek homosexualitatea pedofiliarekin edo venear gaixotasunen agerketa eta zabalketarekin harremantzen dute. Homosexualitatea gaitz bat bezala tratatzen dute ere.

PUBLIZITATE ARRAZISTA
Arraza dela bide, pertsonen bazterketa bultzatzen duen publizitatea da. Adibide asko daude eta oso begibistakoak izaten ohi dira: azalaren kolorearen, altueraren, begien formaren, etab...-en desberdintasunak era negatiboan eta ez-aberasgarrian azalduz edo goraipatuz iragarki asko argitaratzen dira oraindik.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...