2009-08-16

Gure gizartea matxista da? ARACELI ANGULO

ITURRIA: MARA MARA

Lehendabizi matxismoa edo sexismoa aipatzen ditugunean zertaz ari garen argitu behar dugu; alegia, besteak beste, zer den genero-indarkeria.
Sexismoa edo genero-bereizkeria aipatzen ditugunean gizartean jendea baztertzeko aldagaia sexua dela esaten dugu. Hortaz, jokaera batzuk izaten dira eta horietarako ez dira garrantzitsuak ez adina, ez kultura, ez aberastasun edo txirotasuna, ezta herritartasuna ere; horietarako garrantzitsua emakumezkoa edo gizonezkoa izatea da. Eta jokaera horiek bortxaz beterik daudenean edo pertsona bat hiltzea dakartenean indarkeria sexista edo genero-indarkeria dela esaten dugu.
Zoritxarrez, ia kultura guztietan, bereizkeria sexista hau, normalean emakumeen aurkakoa da. Kultura androzentrikoa da na gusi; hau da, badago ideologia, pentsaera edo mundu-ikuskera bat eta horren arabera gizonezkoa da unibertsoaren erdia, eta hortaz, gizonezkoek eskubide gehiago eduki behar dituzte. Aldi berean, emakumezkoak bigarren plano batean uzten dituzte. Labur esanda, gizarte matxistetan, arraren balioak dira nagusi, emearen balioen gainetik.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...