2009-08-19

LABRIT ABESLARIA

Labrit hogeita bi urteko Usurbilgo neska dugu. Gazte-gaztetik sartu zitzaion musikarekiko grina. Pop kantu errazak, entzulearekin berehala uztartzen diren horietakoak eskaintzen dizkigu Labritek, baina berezitasun aipagarri baten laguntzaz: izugarrizko trebezia eta dohaina du bere ahotsean, eztarri paregabea Euskal Herriko kantugintzan, oso emankorra, goxoa, lasaia, melodia ederki biribiltzen duen horietakoa. Derrigorrez, ahots honek eta kantu hauek harrapatuko zaituzte, beren sentipenaren poderioz.
Hitzei erreparatuko bagenie, bi motatakoak azaltzen zaizkigu. Alde batetik maitasun abestiak, bere delikadezia eta samurtasun guztiarekin, eta bestetik ekologiko-mitikoak, naturarekiko bizitza zintzoagoa aldarrikatuz.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...