IRAKURRI DOKUMENTU OSOA
AGURTZANE JUANENA
HIZKUNTZA, KOMUNIKAZIO-TRESNA BAINO GEHIAGO
Hizkuntz funtzioak aztertu dituztenen esanetan, dudarik ez dago, hizkuntzak, komunikazio-tresna izateaz gain, beste zeregin garrantzitsuak ere betetzen dituela, hala nola, garaiko eta aurreko kulturen adierazpide izatea, errealitatea taxutzea, eta abar.
Hizkuntza bakoitza munduaren oinarrizko kontzepzio batean eraikita dago, kultur moldeak belaunaldi batetik bestera transmititzen dituelarik.
Labur esanda, hizkuntzaren beharra daukagu pentsatu ahal izateko, eta, honez gainera, hizkuntzak berak gure pentsamoldea baldintzatzen du.
...
Hizkuntzak gure errealitate-ikuskera markatzen du, beste arloetan bezala, sexismoan ere. Marka hau mekanismo bikoitzez zertzen da:
• Hizkuntzaren lexikoaren bidez
• Hizkuntzaren egituraren bidez
...
Sexismoari dagokionez, bada, kulturak, maskulinoaren eta femeninoaren eredu edo arketipoak transmititu dizkigu. Kultura bakoitzean, emakumezkoari buruzko ideia, ohitura eta sineskera-sorta bat dago eta bestelako bat gizonezkoari buruzkoa. Sorta hauek hizkuntzan isladatzen dira, konkretuagoki lexikoan, hiztegi-kontsulta arin batek laster frogatzen duen bezala.
IRAKURRI DOKUMENTU OSOA