2007-02-22

KORRIKA 07 HELDU-EMAKUMEEK EUSKARAREN ALDE EGINIKOA OMENTZEKO MANIFESTUA


"Korrika 15ekin bat eginez, behean sinatzen dugun emakume euskaldun zein euskaltzaleok, belaunaldi, adin, mota, esparru eta ideologia guztietakoak, ezagunak eta ezezagunak, urtetan eta urtetan euskal emakumeok izan dugun indarra, adorea eta balioa azpimarratu nahi ditugu.
Garai desberdinetan zehar, emakumeok izan gara, euskararen aurka izan diren legeei aurre eginez, gure hizkuntza etxeetan gorde, atxiki eta ahoz aho iraunarazi dugunak. Dela gerra garaian, dela baserrian, dela itsasaldeko herrietan gizonak kanpoan zeudela,... euskal emakumea izan da, belaunaldiz belaunaldi, gotorleku garrantzitsua. Berak bermatu du gaur arteko transmisioa, eta ezkutuko lan hori ere azalarazi eta aldarrikatu nahi dugu..."


OSOA IRAKURRI ETA SINATZEKO WEB HELBIDERA JOAN
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...