2009-08-07

Feminismoa euskal WIKIPEDIAN


Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen dituen teoria sozial eta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta emakumeen arteko eskubideen ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen du. Teoria feministek sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, politiko eta ekonomikoaren arteko erlazioa zalantzan jartzen du.

Buruzagi feminista asko emakumeak izan diren arren, emakume guztiak ez dira feministak eta feministak guztiak ez dira emakumeak. Feminista batzuek gizonek mugimenduko garrantzizko postuetatik at egon behar luketela uste dute, baina gehienek gizonekiko elkartasuna bilatzen dute.

Feminismoa mendebaldeko gizarteetako mugimendua izan da batik bat XX. mendean. Feministek mugimenduak gainontzeko herrialdeetan XXI. mendean eragitea espero dute.

Feminismoa ez dago inolako talde, praktika edo gertakari historikora lotuta. Taldeen arteko eskubideen ezberdintasunari buruzko kontzientzia hartzean eta zerbait egin behar denaren sinismenetik sortzen da. Feminismoaren mota asko daude.

Feminismoaren azpi-taldeetako batzu honakoak dira: feminismo kulturala, feminismo erradikala, ekofeminismoa, feminismo liberala, ezberdintasunaren feminismoa, feminismo marxista, feminismo separatista, feminismo filosofikoa eta feminismo kristaua.

Eduki-taula

[ezkutatu]
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...