2009-02-22

PUBLIZITATE SEXISTAREKIN AMAITU!-BILGUNE FEMINISTA


IRAKURRI HEMEN

Publizitate sexistak emakume eta gizonei rol ezberdinak atxikitzen dizkigu. Tamalez, publizitate hau urruti geratzen da guk defendatzen dugun jendarte eredutik. Parekidetasunaren bidean urratsak eman ordez, historikoki sistema honek inposaturiko rol eta eginkizunen arteko bereizketa erreproduzitzen jarraitzeko apustua egiten dute (publizitate agentzia, enpresa multinazional, instituzio...), emakumeok objektu soil moduan hartuz.
Batetik, emakumea etxeko lan guztien arduradun bakar bezala azaltzen dute: emakumeak garbiketa produktuak, etxeko tresna elektrikoak zein janariarekin loturiko iragarkietan protagonista direlarik. Honekin batera, emakumeei familiaren zaintzaile nagusiaren papera egozten zaie, gauza guztien gainetik ama, emazte eta alaba bikainak izan beharraren irudiaren pean. Bestetik, emakumearen irudi guztiz estereotipatua saltzen dute. Emakume gazteak, altuak, meheak, e.a. Nolabait beraien itxura besterik axola ez zaien emakumeak agertzen dira telebista, aldizkari zein markesinetako publizitateetan.
Kontuan hartu gabe irudi honek emakumeei sor diezaizkien osasun arazoetan, hau da, anorexia eta bulimia bezalako gaixotasunak areagotzeko aukerak haunditzean. Honetarako zimurren aurkako kremak, kolonia, perfume, arroparekin zerikusia duten iragarkiak, zein eta, dieta egiteko produktuen iragarkietan emakume lirain eta gazteak agertzen dira.
Honetaz gain, emakumeen independentzia faltsua irudikatzen duen iragarkirik ere ez da falta. Nolabait, “zuzendari oldarkorraren”ren irudia figuratzen duten iragarkiak...


OSOA IRAKURRI HEMEN
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...