2009-02-11

Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren 33 urteko lana saritu du Emakundek-La Asamblea de Mujeres de Bizkaia recibe el Premio Emakunde a la Igualdad

ITURRIA: ETB





Iturria BERRIA egunkaria---10-02-2009
Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria eman diote talde feministari, emakumeen borrokan aitzindari izateagatik.
«Emakumeen eskubideen alde denbora inbertitzeko erabakia hartu duten feminista guztiei» eskaini zien atzo Bizkaiko Emakumeen Asanbladak 2008ko Berdintasunaren Aldeko Emakunde Saria. 1976. urtean sortu zenetik egindako lana aitortu nahi izan zion talde feministari Emakumearen Euskal Erakundeak, Izaskun Moiua zuzendariaren hitzetan: «Andreen benetako beharrizanak identifikatzen erreferente izan zarete, eta erakunde publikoei lagundu diezue emakumeen diskriminazioaren gaineko kontzientzia hartzen».
Feminismoaren historiaren laburpenaren bidez mugimenduko aitzindariei egindako omenaldia hautatu zuen Emakundek Bizkaiko Emakumeen Asanbladako kideei harrera egiteko. «Gora, gora, gora emakumeen borroka» aldarriarekin batera, txalo zaparrada batek hartu zuen Bilboko Euskalduna jauregia Elena Garcia eta Maria Luisa Menendezek saria jaso zutenean. Palestina eta Israelgo emakumeen bakerako proiektura eta Kongoko emakume taldeetara bideratuko dituzte sariarekin batera jasotako 14.000 euroak.
Aldarriak eta egitekoak Indarkeria matxista delitu izendatzea, amatasuna librea izatea, lesbianen ikusgaitasuna bultzatzea, abortua askea eta doakoa izatea, gizonen pareko soldatak lortzea, kalea berreskuratzea, laikotasuna sustatzea... Dozenaka aldarrikapen egin ditu batzarrak 33. urtean, eta harro agertu zen Menendez borroka horren bidez izandako lorpenez. Baina «atsekabea ezin ezkutatu» dabiltzala gaineratu zuen Garciak, errealitatea oraindik ez delako nahi bezalakoa: «Badugu Berdintasunaren Legea, baina ez da betetzen, eta, adibide moduan, hor ditugu Irun eta Hondarribiko alardeak».
Eusko Jaurlaritzako, Eusko Legebiltzarreko zein Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ordezkarien aurrean egin zituen kritika horiek, eta onartu Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. «Asko dago egiteko, nire herritik hasita», esan zuen; «Emakumeen lanari esker heldu gara hona, baina orain, gizonok ere konpromisoa hartu behar dugu».
FUENTE: EITB
El jurado ha premiado su "contribución al conocimiento de las necesidades y reivindicaciones de las mujeres a lo largo de la historia" y su trabajo por la igualdad a través de la concienciación, la reivindicación y la asistencia social.La Asamblea de Mujeres de Bizkaia ha recibido esta tarde, de manos del lehendakari, Juan José Ibarretxe, el Premio Emakunde a la Igualdad 2008 por su trayectoria "de más de 30 años luchando por la igualdad de mujeres y hombres" y su trabajo "por ensanchar caminos de libertad y justicia para las mujeres".Según ha informado en un comunicado el Instituto Vasco de la Mujer, Emakunde, además de premiar la labor desarrollada por la Asamblea de Mujeres de Bizkaia, la entrega del galardón, celebrada en Bilbao, ha servido para "homenajear a las precursoras del feminismo a lo largo de la historia".El jurado ha premiado su "contribución al conocimiento de las necesidades y reivindicaciones de las mujeres a lo largo de la historia" y su trabajo por la igualdad en distintos campos como la concienciación, la reivindicación y la asistencia social.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...