Lanaren Nazioarteko Erakundearen txostenak haur lana ezabatzearen aldeko aurrerapena atzeratzeko arriskuan dagoela salatzen du munduko krisi ekonomikoaren aurrean, eta herrialde askotan neskak direla sektorerik ahulena bere familiek mutilen hezkuntzari lehentasuna ematen diotelako eta neskak eskola garaiz uztera behartzen dituztelako beren familiei laguntza ekonomikoa ekar diezaieten. Txostenak dioenez, mundu osoan haurren lanetan aritzen diren neskak 100 milioi inguru dira. Neska askorentzat hezkuntzarako sarbidea zaila da edo ez dute inolaz ere hezkuntza eskuratzerik, eta haien osasuna, segurtasuna eta moralitatea arriskutan jartzen duten baldintzetan ari dira lanean.
Txostenak munduko leku askotan hezkuntzari dagokionez neskei eta mutilei eskaintzen dizkieten aukeren desberdintasuna aztertzen du. Desberdintasun hauen emaitza alfabetismoari buruzko munduko estatistikak dira. Esaldi sinple bat irakurri edo idatzi ezin duen munduko populazioaren ehuneko 16aren hiru pertsonatik bat emakumeak dira. Hezkuntza eskura ez dezaketen neska asko adin txikitan behartzen dituzte lan egitera. Nesken aurkako diskriminazioak nerabezarora eta heldutasunera iristean jarraitzen du. Lan munduan sartu bezain laster neskak nahiko gaizki ordaindutako lanetan aritzen dira eta diskriminazio mota desberdinak jasaten dituzte.

LNEk munduko krisi ekonomiko eta finantzarioak haurren hezkuntzan eta lanean duen eraginaren jakinaren gainean jartzen gaitu. “Mutilen hezkuntzari neskenari baino balio gehiago ematen dieten kulturetan, mutila edo neska eskolatzearen artean aukeratu behar duten familia pobreetan, neska galtzaile izango da”. Txostenaren arabera, ezinbestekoa da krisiaren aurreko erantzunak gastu publikoaren lehentasunen berrantolaketa neurriak jasotzea familia pobre eta ahulei laguntzeko. “ Beharrezkoa da familia pobreek bere seme alabak eskolatik ateratzeko arriskua ezabatzea”.
Azterketak nesken haur lanaren profil zehatza egiten du, ez dagoelako mutilena bezain bistaratua, eskala txikiko nekazaritza lanetan kontzentratzen delako, tailer familiarretan eta bereziki, ordaindu gabeko etxeko lanetan. “Jakina da etxeko lanetan enplegatutako neskek maiz tratu txarrak eta abusu fisikoak jasaten dituztela. Hauetako kasu batzuk argi publikora ateratzen badira ere, lan harremana etxe pribatu batean gertatzeak tratu txarra askotan ikusten ez dela eta salatzen ez dela esan nahi du. Arazoa etxeko lanetik at doa. Beste lanetan diharduten neskek ere harreman pertsonal gutxi dute gertuko lan inguru horretatik kanpo, eta haien osasuna zein ongizateari buruzko kezkak sortzen dira. Haurren lan mota txarrenek neskak nahita kanpoko mundutik ezkutatzea ekar dezakete. Esplotazio laboralerako eta prostituziorako erabiltzen diren neskak, adibidez, benetako presoak bezala atxilotuta izaten dituzte batzuetan”.
Badira 53 milioi neska inguru lan arriskutsuak egiten dituztenak, haur lan mota txarrenentzat hartzen direnak. Neska horietatik 20 milioi 12 urtetik beherakoak dira.
LNEk onartzen du zaila dela datu fidagarriak eskuratzea lan arriskutsuak bezalakoak ez diren haur lan mota txarrenak zeintzuk diren finkatzeko (adibidez, esplotazio sexual komertziala, derrigorrezko lana morrontza moduan, eta abar) baina ziurtzat hartzen du gai honi buruzko azterlan zehatzak badaudela lan hauetan diharduten gehienak neskak eta nerabeak direla esateko.

Ikerketa hauen arabera, ekonomikoki aktiboak diren 5 urtetik 14 urte bitarteko nesken %61ek nekazaritzan lan egiten du. Hau da hiru sektoretatik arriskutsuena, heriotza kopuru, istripu, gaixotasun eta sektore honetatik eratorritako lan gaixotasunen arabera. Haurraren adinarekin bat datorren lan arinak alde positiboa izan dezake, heldutasunean erabilgarriak izan ditzakeen trebetasunak eskuratzen laguntzen dion neurrian. Hala eta guztiz ere, pobrezia, esku lan merke eta aldizkakoaren eskaria, familiaren diru zorra morrontzan, kasu askotan, eta halakoen eraginez, neska eta mutil asko argi eta argi arriskutsuak diren lanetan jarduten dira bere adinarekin ados diren beste zereginetan aritu beharrean.
Zerbitzuen sektorean, hirugarrenen etxeetan lan egiten duten neska eta mutilak hartzen dituena, neskak dira guztiaren %30, industriaren %9arekin konparatuz...