ITURRIA: GAZTE AUKERA
Gazteen Euskal Behatokiak 2007-2008 ikasturtean deitu zuen gazte-gaiei buruzko ikerketa-bekaren babesean egindako ikerketa zabalago baten emaitza da Gazteak eta berdintasuna: nola bizi dute? (pdf, 532 kb) argitalpena, Naroa Argoitia Iñurritak gauzatua.
Azterlan kualitatibo hau 2008an burutu zen, eta, bertan, Arrasateko 22 eta 27 urte bitarteko gazteek eguneroko bizitzan genero-berdintasunari buruz darabiltzaten diskurtsoak aztertzen dira, zehazkiago, gizarte-eremuetan eraikitzen diren irudikapenak, ideiak, definizioak eta pertzepzioak.