2010-08-11

Transexualitatea, jaio edo bilakatu?



ITURRIA. GAZTEZULO
Orain gutxi arte, transexualitatea tabua izan da Euskal Herrian. Gerora, gauza exotiko edo morboso modura ezagutu dugu, baina, gaur egun, badakigu horren atzean pertsonen errealitate konplexua ezkutatzen dela. Errealitate hori gertuagotik ezagutzea, normaltasunera heltzeko urrats xumea izan daiteke.
- Larraitz Arrondo. Sexologa -

Zer da transexualitatea?

Transexualak ez dira galtzear dauden, eta zenbaitek nahi luketen bezala, ikuskizunetarako erabili daitezkeen animalia arraroak. Transexualak pertsonak dira, eta beren bizitza pertsonala, lana, lagunak, bikotekidea eta gurasoak dituzte.

Pertsona hauek identitate-sexualaren eta anatomiaren-sexuaren arteko gatazka izaten dute. Hau da, sexu-biologikoa (gorpuzkera, genitalak, itxura fisikoa, ahotsa…) eta identitate- sexuala (sexu soziala eta psikologikoa) ez datozkie bat. Beraiei ez dagokien gorputzarekin jaio dira.

Emakume eta gizon transexualak bereizi daitezke. Emakume transexuala, emakume sentitu, eta gizon gorputza duenari esaten zaio. Gizon transexualek, berriz, gizon sentitu, eta emakumezkoen gorpuzkera izaten dute. Pertsona hauek jasaten dituzten bizipenak askotan ez dira gozoak izaten, gehienetan beren gorputzarekiko gorroto sentimendua nagusitzen baitzaie.


AHOLKULARITZA NON:
Aldarte (Bizkaia- Bilbo): Gay, lesbiana, transexual eta beren ingurukoentzako aholkularitza, informazioa eta laguntza: www.aldarte.org
Berdindu: (Eusko Jaurlaritza) Lesbiana, gay eta transexualentzako aholkularitza: 900840011, berdindu@ej-gv.es
EHGAM: www.ehgam.org (Euskal Herria): Euskal Herriko gay-les askapenerako mugimendua.
Gehitu: www.gehitu.com Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea.
Aides: www.aides.org (Lapurdi-Baiona
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...