2010-08-06

Laudioko San Roke kofradiaren urteroko bazkarian parte hartuko duen lehenengo emakumezkoa izango da Gorostiaga,

ITURRIA: BERRIA

Maite Asensio.

Igandetik, Laudioko (Araba) San Roke kofradiako kide da Estibaliz Gorostiaga. 18/98 sumarioagatik preso dagoen Pablo Gorostiaga aitaren tokia beteko du, hark hala eskatuta, urtero legez abuztuko azken asteburuan egingo den bazkarian. Ekitaldi horretan parte hartzen lehenengo emakumea izango da; hainbat urteko desadostasun eta iskanbilen ostean, iragan uztailean onartu zuten kofradeek estatutuak aldatzea eta bazkarian parte hartzeko emakumeek zuten debekua bertan behera uztea...

... argi dago ez dela logikoa gaur egun esatea ezin garela hor egon emakumeak garelako, baina batzuetan ez gara ohartzen, sinesgaitza iruditzen zaigu hori gerta daitekeenik.

2008an salaketa anonimoa jarri zen EAEko Arartekoaren aurrean. Zein eragin izan zuen hark?

Niri pena eman zidan salaketa jarri behar izateak. Uste dut gizon bakoitzak eguneroko bizitzan inguruko emakumeekin dituen harremanak nahiko normalak direla, edo hala espero dut; beraz, auzi hau zentzugabea iruditzen zitzaidan. Batzuentzat agian pozgarria izan zen Arartekoak presioa egitea, baina niri pena eman zidan, kofradia horrengatik zerbait sentitzen dutenek nahiago izango zutelako kofradiak berak gainditzea auzia. Salaketa jarri zenean, gaiari buruz eztabaidatzen ari ziren; aurreko batzordea horretan ari zen lanean, eta akordioa ez lortzeagatik dimisioa eman zuen. Bultzada gehiegi behar izan dituzte, baina nik errespetua adieraziko nieke kofradiako kideei, azkenean, eboluzionatzeko gaitasuna agertu dutelako..

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...