
Arrasateko udaleko Emakumeen Txokoak antolatuta, hitzaldia izango da asteazken honetan (2010-03-03) Arrasaten.
"Emakumeak eta bertsolaritza" izango da hitzaldiaren izenburua. Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Maialen Lujanbiok emango dute hitzaldia. Arratsaldeko 19etan hasiko dira, Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian.