2009-05-13

HEZKIDETZA ETXEAN BERTAN LANDU BEHAR DA-Helena Bengoetxea

http://www.kahlomedia.com/frida/septiembre2008/mintz1.pdf

HEZKIDETZA ETXEAN BERTAN LANDU BEHAR DA
Helena Bengoetxea

Eskola mistoak zabaltzen hasi zirenetik, orain dela urte dezente, ohiko bihurtu zaigu gure seme-alabak elkarrekin hazi eta hezitzearen ideia. Berdintasun “formal” hori parekidetasunera heltzeko oinarrizko izan da hainbat zentrotan. “Emakumearen kontu” horretan oso aurreraturik omen gaude, nahiz eta toki askotan, liburuetan eta kurrikulun profesionaletan, modu nabarmenean azaltzen ez bada ere. 

Baina, zer gertatzen da etxean? Gaur egun, eskola gehienak berdintasuna aldarri badute ere, guraso askok ez dute doktrina horrekin bat egiten. Gizartea aldatzeko bidean dela esaten da maiz, baina, tamalez, errealitatea bestelakoa da oinarrizko hezkuntza eremuan, familia giroan alegia...

“Umeekin aritzen gara gehienbat, gurasoekin lan egitea zailagoa delako: lana eta umeen zaintza dela eta, denbora gutxi izaten dute. Horregatik, normalean, hitzaldiak zein ekintza puntualak egiten ditugu haiekin. Zaila izaten da horrelako gauzei jarraitasun bat ematea, eskolako ekintzekin egiten dugun bezala”, azaldu du Ziortza Etxeandiak, Urtxintxa Eskolako Aukera Berdintasun Arloko koordinatzaileak. Alabaina, erantzuna arras baikorra izan dela uste dute. “Ikasteko gogoarekin etortzen dira gurasoak, ez baitira behartuta etortzen. Guk ez dugu guraso izaten irakasten; beren haurrekin zeintzuk ipuin eta jolas erabil ditzaketen, haiekin zeintzuk balore indartuko dituzten azaltzen diegu”, esan du Etxeandiak...


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...