URRUZOLA, Mari Jose; AGIRRE, Nekane; DUGAU, Aines; BAREA, Mila.
Emakumea eta hezkuntza, hezkuntza eta emakumea. Zer erlazio dago bien artean? Pentsa dezagun pixka bat: maestrak, maistrak, andereñoak, amak, jangelako emakumeak, autobusetarako zaintzaileak... emakumeak dira nagusi. Ostera, zuzendariak, lehendakariak, ikuskariak, sindikatuetako ordezkariak... gizonezkoak dira kasurik gehienetan. Beraz, irakaskuntzan dabiltzan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izan arren, goi karguetan eta ardurako postuetan gizonezkoak ugariago dira.Hausnarketarako aitzakia ematen duen gaia da. Zergatik da horrela? Zeren ondorioa da? Beti izan al da horrela? Aldaketarik gertatu al da? Zenbaterainokoa? Nola gaude momentu honetan? Zein joera ikusten dira etorkizunari begira?