ITURRIA: BILBOKO BRANKA
2009/04/20
Emakumeen eta homosexualen kontrako Espainol hutsez idatziriko kartel iraingarriak agertu dira azken egun hauetan Kale Nagusian zein Bilboko erdigunean. “La civilización contraataca empieza la revolución antifeminista” izenburupean lapurtzat, gaizkiletzat eta kriminaltzat hartzen dute emakumea. Web gune bat iragartzen dute non homosexualak ere iraintzeaz gain, feminismoa zanpatzera deitzen duten. Aipatutako web guneak PP alderdi ultraeskuindarraren inguruko irrati, telebista eta eragile sozialarekin loturak ditu.
Azken egun hauetan Bilboko erdigunetik “Busco novia” izenburuko kartel franko agertu dira. Aipatutakoek emakumeak gogor iraintzen dituzte. “Y es que eso de trabajar no es lo vuestro” eta “podéis ejercer vuestro legítimo derecho al robo” irainak tartekatzen dira gaizkile eta kriminal moduko laidoekin.
Kartelak ez daude sinatuta baina Bilbo erdian bakarrik agertu izanak, Espainol hutsez idatzita egoteak eta agertzen diren irainek eta mehatxuek argi adierazten dute ultraeskuindarrek jarritakoak direla....