Azken hilabeteetan Gernika-Lumon gertatutako emakumeen kontrako erasoak direla eta, bertako zenbait herritarrek indarkeria mota horren kontra jarduteko herri plataforma bat sortzeko proposamena egin nahi izan dute. Talde hori sortzeko bidean, asteazken honetan lehenengo batzar bat egingo dute Pasealekuko eskoletan (auditorioko aldean), arratsaldeko zazpietan.
iturria: TAS TAS irratia