2009-09-22

Antropologia eta feminismoa


ITURRIA: UZTARO
  • Egilea(k): Mari Luz Esteban Galarza
  • Jakintza-Arloak: Antropologia
  • Orriak: 3-17
  • PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Artikulu honetan, Antropologia Soziala –gizarte-zientzia bezala– eta feminismoaren arteko loturak aztertzen dira. Harreman horien ondoriorik garrantzitsuena Antropologia Feminista berezituaren sorrera eta garapena izan da.

Antropologia Feministak sortzen den momentutik –hirurogeikoen amaieran edo hirurogeita hamarrekoen hasieran–, androzentrismoaren problema adierazi, aztertu eta salatzeari ekin dio. Gai honetaz lehen atalean arduratuko gara.

Aurretik ere, XIX. mendean jadanik, bai eta geroago XX.ean ere, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak eta azken hauen menpekotasunaren analisiak zenbait antropologoren interesa eragin du, hainbat teoria sortaraziz. Bigarren atalean hauen berri emango dugu. Era berean, antropologo feministek ere eredu ezberdinak erabili dituzte generoaren garrantzia eta eragina azaldu eta teoria antropologiko orokorretan eragin nahian. Eredu horien deskribapenak hirugarren atala osotzen du.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...