2010-05-06

Bullying homofobikoa: Ez dute nahi ikaskide gayrik

ITURRIA: ARGIA
Mutikoari ez zaio futbola gustatzen, dantza bai. Afeminatua da. 12 urte ditu eta oraindik ez daki mutilak gustatzen zaizkion ala ez. Gauza bat badaki: ikaskide mutilek iseka egiten diote, kopetean du etiketa: marikoia. Bullying homofobiko kasu tipikoa.

Jesús Estombarekin egon gara. Gehituko (Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual eta transexualen elkartea) Infasis ataleko koordinatzailea da. Nerabeen jarrerak aniztasun afektibo-sexualaren aurrean izeneko ikerketaz galdetu diogu. Lehen aldia da horrelako ikerketa egin dena Euskal Herrian eta zergatik egin duten galdetu diogu. Gehitun bazuten ustea ikastetxeetan homosexualitatearen gaia ez zebilela bide onetik. Usteak ziren, oinarririk gabeak. Horretara dator 2007-2008ko ikerketa; batetik, Gehitu elkarteak berak jakin nahi zuelako ikastetxeetan zer ari den gertatzen eta bestetik, erakunde publikoen aurrean datu serioak aurkezteko aukera zelako. Emaitzak eskutan Estombak argi du, usteak ez dira erdia ustel: gazteen jarrerak homofoboak dira. Ikerketa 2007-2008 ikasturtean egin zuen Gehituk Donostiako hainbat ikastetxetan.

ARTIKULU OSOA

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...