2010-09-18

ZIGORTZAILEAK -FILMA

http://www.zigortzaileak.com/
ZIGORTZAILEAK Portugaleten filmatu zen 2009ko udan. Euskarazko haurrentzako filmak bullyng-a jorratzen du, baina abentura eta super--heroien begiradatik.
Rodada en el verano de 2009 en Portugalete, trata el tema del bullyng, pero desde el prima de una película de aventuras y superheros.
Con Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Gurutze Beitia, Loli Astoreka, Rafael Amargo y los niños Amaia Aberasturi, Andoni Delarigne, Estibaliz Sarasola, Martin Gandiaga, Peio Madariaga, Asier Vegas y Nikola Zalduegi.

Leire hamabi urteko neskatoa da. Kokoteraino dago haurrak zirikatzen eta jotzen aritzen diren bere gelakide batzurekin. Arratsalde batean, Anjel eta bere hiru adiskide astokilok, Ainara, Leireren lagun mina, erasotu egiten dute, oso gaizki pasa araziz. Ainarari egoera jasan ezina egiten zaio eta erasoak pairatzeaz nekatuta, eskolaz aldatzea erabakitzen du. Ondorioz, Leirek, Sandra eta Leo lagunekin batera, talde sekretu bat eratzea erabakitzen du. Zigortzaileak deituko da eta babesgabeko eskolakideak defendatzea du helburu. Horretarako, hainbat trikimailu eta estrategia asmatuko dituzte, erasotzaileak eta lotsagabeak uxatu eta aurre egiten. Mota guztietako asmakizunen bidez, talde berezia eta dibertigarria osatuko dute.

Apurka apurka, Zigortzaileei esker, lotsagabe koadrila honek eskarmentua hartuko du. Baina Anjelek badaki zer egin Zigortzaileak taldeko kideen  ahuleziak agerian uzteko.

Eskolako erasoak gelditzea lortuko ote dute Zigortzaileek? Erasotutako lagunarengatik mendekua hartuko ote dute? Beren ametsa beteko ote da?

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...