Argia aldizkariko iritzi sailean eta Preciadoren lan bati erreferentzia eginez identitatearen zirrikituetatik buelta bat eman dute azken asteotan.
Argia aldizkariko Ttakun (h)errenka sailean, azken hilabeteotan, hiru iritzi emale txandakatu dira astero (Katixa Agirre, Ur Apalategi eta Juanjo Olasagarre). Agirrek Kaka, txiza eta ispilua artikuluan (abenduak 14, 2.163 zbk.), Olasagarrek aurreko astean botatako amuari heldu zion. Izan ere, Olasagarrek artikuluan aipatu zuen Txinako komun publikoetan besteen ondoan egin behar omen dela kaka. Hari horri tiraka Beatriz Preciado filosofo queeraren artikulua ekarri zuen gogora Agirrek. (Artikulu hori, Generoa eta zaborra. Pixa egin/Kaka egin. Maskulinoa/Femeninoa izenburuarekin euskaratuta dago blog honetan, Sareinaken). Agirreren pasarteak dira ondokoak...