2009-01-04

Jolasen Laborategia, Bizikidetzarako Jolasak -URTXINTXA ESKOLA

Ezaguna da, jolas jarduerek haurren garapenean duten garrantzia. Jolasa, haurren ekintza garrantzitsuenetariko bat da, haurraren berezko bide naturala, giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, afektibo, sozial… abian jartzeko.
Haurrek, jolasa behar dute ikasteko; azken finean, hauen bidez, konpartitzen, galtzen, irabazten, elkarri laguntzen, errespetatzen, amets egiten, komunikatzen… ikasten dute.
Jolasak, jendartean parekidetasuna eta bizikidetza sustatzeko oinarrizko tresnak dira. Hau dela eta, liburu honen bitartez, hezitzaileak diren guztiei (gurasoak, irakasleak, astialdiko begiraleak, …) jarrera sexistak ekiditeko gomendio sortak eskaini nahi izan dizkiegu, jolasek ezkutuan duten balore karga azalduz.

Oraingo honetan, 2003an kaleratu genuen, Jolas ez sexisten bilduman agertzen diren jolasei jarraipen bat eman nahi izan diogu, eta hezitzaileen eskaerei erantzunez, jolasekin tailer batzuk egitea proposatzen dugu.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...