
Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzaira
sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du.
Agurtzane Juanena
Erabiltzen diren hitzei erreparatzen badiegu gai honetako oinarri edo zutabeak zeintzuk diren jakingo dugu: lehenengo, hizkuntza eta hizketaren arteko auzia; gero,
sexismoa eta androzentrismoa; azken honi lotuta hizkuntza feminizatzearen beharra daukagu (edo beste hitz batzuekin esanda, andrazkoak hizketan azaleratzea, erakustea, beren presentzia ziurtatzea); eta, azkenik, identitatea, sinbolismoa eta ideologiaren gaia.