2008-01-15

HEZKIDETZA-BEA UGARTE MAIZTEGI

BEA UGARTE MAIZTEGI

Gaur egun, beharbada inoiz baino gehiago azpimarratu behar dugu hezkidetza hezkuntza mistoa baino askoz gehiago dela. Azken hau, neskak eta mutilak batera egotea eta heziketa bera jasotzea bada, hezkidetza harago doa. Pertsonaren garapen integrala da bere helburua. Eta hau esateak gauza asko bultzatzea suposatzen du, alegia, esku hartze egokia izan dadin jendartean ditugun jarraibide sexistak ondo aztertzea, definitzen ditugun helburuak, edukiak, metodologiak, antolamenduak, ebaluazioak... estereotipo sexistatik kanpo izateaz gain, ikasleen pentsamenduan, jarreretan, portaeretan, munduaren pertzepzioetan... eraginkorrak izatea eta kulturek sexua eta generoa direla-eta bultzatzen dituzten bazterkeriei aurre hartzea, konpentsatzea edota ekiditea.

Pentsamendu feminista izan da hezkuntzari ikuspuntu hau eman diona eta ikusiko dugunez, eskaintzen dituen irizpideek eta jarraibideek bazterkeri sexistaz gain, bestelako arazoei ere aurre egiten diete. Generoak eta beraien arteko hierarkia zalantzan jartzeak pertsona eta jendarte ereduak, pertsonen arteko harremanak, herrikoen, kulturen artekoak, boterea gauzatzeko moduak... birplanteatzea suposatzen du.

Gaur egun, Hezkidetzaren helburua mekanismo baztertzaileak desagertzea da eskolako egitura formaletan, baina baita ere, bere ideologian eta hezkuntza esku hartze guztietan.

Kultura maskulinoak zein femeninoak dituzten alde positiboak berreskuratzen ditu, neskentzako zein mutilentzako giza garapenerako portaera ereduak izan daitezen.

Beraz, benetan eredu parekidea eta justuagoa nahi badugu, ikastetxean egiten duguna sakon hausnartzea ezinbestekoa da.

Testuaren iturria ARGIA astekarian

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...