2008-01-30

Emakumeak eta gizonak oso era desberdinetan ulertzen dute boterea-ISEL RIVERO- Las mujeres y los hombres entienden de manera muy diferente el poder

Soziologoa, idazlea eta NBEren Espainiako informazio zuzendaria
TESTU OSOA IRAKURTZEKO

VERSIÓN EN CASTELLANO

"Emakumeak mundua aldaraziko duela sinesten dut etsi-etsian"

Argi dago boterea daukanak ez duela utzi nahi izaten. Ezta behin ere. Eta boterea maskulinoa dela. Kontua da gizartean funtsezko aldaketa eragitea: bertan, emakumeak bere inklusioa galdu duen bitartean beste alderdiak, gizonezkoenak alegia, esklusioan oinarritu du bere boterea. Horrela, baina, munduan gauzak ez doaz oso ongi...

Botereak hil egiten du eta hil egingo du aurrerantzean ere, gure seme-alaben hezkuntza familiaren baitan, eskolan eta erakunde publikoetan funtsean aldatzen ez den bitartean. Ipar Europako emakumeak hezkuntza politika aldatzen ari dira eredu hori mundu zabalari hedarazteko. Kontua da berdintasunezko hezkuntza garatzea, rolak sexuaren arabera banatzen ez dituen hezkuntza garatzea: rolak partekatu behar dituzte bi sexuetako gizakiek.
...

Bortxakeriari amaiera emateko funtsezko elementua hezkuntza da.
...

"Generozko biolentzia" esakunea ez dut gustuko eta, gainera, itzulpen txar baten emaitza da: ingelesez "gender violence" sexu konnotazioa du, argi eta garbi, baina espainolez zeharo bestelako adiera du. Bortizkeria patriarkalaz eta, nahi baduzu, "bortizkeria matxistaz" ari naiz ni. Nazio Batuen adierazpenak, gainera, ez du zalantzarako zirrikiturik utzi eta, areago, espainolezko bertsioan ere "emakumearen kontrako bortizkeria" aipatzen du.

...

Hizkera ez sexista... Duela hogeita hamar urte nazioarteko erakundeetan hartu ziren neurrietako bat hiztegia aztertu eta garrantzi handiko adierazpen eta agirietara aplikatzea izan zen. Ideia eta rol suntsitzaileak indartzen zituzten hitz eta esakuneak kendu ziren testuetatik. Ingelesez abantaila handia dugu, hitz asko ez baitira desberdinak generoaren arabera (batez ere karguak). Nolanahi ere, hizkeratik sexu-indar hori moteldu beharra dago, formak hondoa indartzen duen heinean.


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...