2015-09-09

MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOAK DESERAIKITZEN

Ikasturte berria martxan eta dagoeneko ikasleekin lantzeko moduko baliabideak sarean konpartitzeko gogoz!

Hauek MAITASUN ERROMANTIKOA (feminismoaren ikuspegitik) zalantzan jartzen duten zenbait esteka. Interesgarria izatea espero dugu! #HezkidetzarenAlde #IndarkeriaMatxistarikEz #AskiDa

Beldur Barik gunean:


Hezkidetzan esku hartzen gunean:
-MAITASUN ERROMANTIKOA (Pinterest)


Ikerketa berri bat: euskal musikagintza eta maitasun erromantikoa Ainara santamariaren eskutik

2015-07-05

San Fermin parekideen alde jantzi betaurreko moreak!


San Fermin parekide batzuen alde Pasai Antxoko Harremantxo talde feministak herritarrekin batera egindako bideoa!

Jai eredu patriarkalaren itsutasunetik atera eta jantzi betaurreko moreak!

2015-07-01

Landaketa ekintza sinbolikoa // Acción de siembra simbólica-EHko Emakumeen Mundu Martxa 2015

Emakumeen Mundu Martxari atxikimendua emateko, ekintza sinbolikoa egiteko argibideak // Instrucciones para adherirse mediante la acción de siembra simbólica a la Marcha Mundial de las Mujeres.



2015-06-30

Erasoen aurrean AUTODEFENTSA FEMINISTA (FARRUKAS)


Erasoen aurrean AUTODEFENTSA FEMINISTA! 
Ante la duda ¡tú la viuda!


Uztailaren 4an, 23:00etan Merkaderesen.
El 4 de julio a las 23:00 en Mercaderes.

[Monumento a la familia - Iruña]





2015-06-25

EZ OBEDITU! HETEROARAUA PLAZEREZ LEHERTU! (EHBF)

http://bilgunefeminista.org/berriak.php?id=1209


2015eko Ekainaren 28ko irakurketa

Obedientzia izan dugu gure heziketaren oinarri, baina ez obeditzen ere ikasi dugu. Emakumeen sexualitatearen eta gorputzen kontrola ezarri digute: monogamia, familia eredu patriarkalak, estigma, maitasun erromantikoa... etab. bitartez. Hau guztia hornitzeko familia eredu patriarkala eta maitasun erromantikoaren ideiak gure gorputzetan ezarriko dituzte, arauak askotan bertan izkiriaturik geratuko dira naturalak direnaren aitzakiarekin. Beraz, heteroarauan oinarritutako sistema patriarkaletik eratorriko den eredu sexualaren ezaugarriak hauek dira: sexu bipolarren gainean eraikia, heterosexuala, genitala eta maskulinitatearen plazerera bideratutakoa. Hortaz, gero eta gehiago gara ez obeditu eta heteroaraua plazerez lehertzeko hautua egiten dugunak: guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun bikote lesbianak, sexu langile transexuala, praktika sexual koitalak lehentasunezkoak ez ditugunak, praktika sexualen kategorizazioari ihes egiteko hautua egiten dugunak, lagun taldeak e.a. guztiok, patriarkatuaren oinarria den familia nuklearraren  nagusitasuna eta gailentzen den harreman eredua ezbaian jartzen dugun desobedienteak. 

Ez obedientziaren aurrean, erasoak leku desberdinetatik igortzen zaizkigu: azken aldian Euskal Herrian gertaturiko kaleko eraso homofobo ugari salatu nahiko genituzke eta baita Espainiako Gobernu ultra eskuindarrak krisiaren aitzakiapean edo egindako erreforma eta bultzatutako neurriak ere. Artean, Familia Plana, zeinetan, gay, lesbiana eta etorkinen sendiak arazotsuen multzoan sartu dituen; osasungintzan transen sexu operazioetan emaniko murrizketak, lesbianei zuzendutako lagunduriko ugalketa teknologien zerbitzu publikoetan izandako murrizketak, hezkuntzan LOMCE legearen bitartez ematen ari den ideologizazio eskuindarra, balore diskriminatzaile eta erreakzionarioen sustapena, abortuaren lege organikoan eginiko aldaketa (16-17 urte bitarteko emakumeen gurasoen baimena behar izatea)... Guzti horrek, familia patriarkal nuklearraren indartzea, eta sexualitatea plazeraren kudeaketa gisa ulertu beharrean, erreprodukziorako bitarteko gisa  denaren ulermenean sakontzea ditu ondorio, besteak beste. 

Hortaz, sexualitateari, plazerari, dimentsio politikoa emateko saiakera erabatekoa izan dadin segi behar dugu. Sexualitate eredu hegemonikoaren aurrean, arauen barnean sartzen ez ditugun praktikak iraultzarekin lotzen ditugu, horregatik gaude harro! Ez ditugulako praktika lesbianak arauaren barnean sartu nahi, araua bera deslegitimatu, praktika aniztasuna errealitatea bat dela ohartarazi eta denak erdigunean gaudela aldarrikatzen jarraituko dugu. 

Geroz eta ozenagoa da arau nagusitik kanpo kokatzen garenon ahotsa, eremu anitzetan leherketak eragiten ditugunak:  Monogamiari hordagoa bota eta ostantzeko praktika askeak garatzen dituzten norbanakoak ere geroz eta gehiago gara. Sexualitate hegemonikoaren edozein arau haustek, bidean aurrera jarraitzeko ezinbestekoak ditugu: patriarkatuak sortu dituen kategoria hertsiak eta mugatuak gailendu, eta aniztasuna oinarri duen jendarte baten beharra geroz eta ageriagoa da. Zentzu honetan, jendarte feminista baten alde lanean jarraitzeko beharra ikusten dugu, eta honetan herritar orok badugu zer egina.

Beraz, ez dugu obedituko eta plazerez: muxu, begirada, koxka, masaje, mimo, laztan bakoitzean; lehertuko dugu heteroaraua. Ekainaren 28a borroka eguna dugu, beraz, egingo diren mobilizazio eta ekintzetan parte hartzeko deia zabaltzen dugu.  

2015-06-23

E-28-J EGITARAUA DONOSTIA


E-28-J SI ESTAS NOMAS TE LA RESBALAN... BUSTI ZAITEZ! Manifestazioa Gasteiz


E-28-J Manifestazioa - Leshomotransfoboak kontuz gurekin! Erasorik ez erantzunik gabe! Bilbo


Lesbianismo GLOKALA-GORPUTZA ETA SEXUALITATEA ekitaldiak


E28 LGTBI EGUNA MARIENEAN (BASAURI)

LGTBI eguna ospatzeko jaialdia hainbat ekintzekin. 
Eta ostegunean, “IZATEA DESIRATZEN: GUTXIENGO EROTIKOAK, DESIRA ETA TRANSEXUALITATEA” hitzaldi-tailerra 19:00etan

Tailerrak Bilbon: ERASO SEXISTEN AURREAN, AUTODEFENTSA FEMINISTA! (Bilboko Konpartsak)


2015-04-23

#Abortatzekoeskubidea Euskal Herrian DANTZAN logros feministas por el derecho a decidir

DANTZAN logros feministas por el derecho a decidir from Mugarik Gabe on Vimeo.

Vídeo realizado por Mugarik Gabe que recoge la voz y visibilizamos las luchas y logros feministas por el Derecho al Aborto llevado en Euskal Herria. Al mismo tiempo, denuncia las propuestas de reforma como una vulneración de los derechos de las mujeres y recoge los retos y puntos clave en esta lucha que continúa.

2015-04-22

SIMReF mintegia: Gorputz ibilbide teknika eta ikerketa metodologia feminista (DONOSTIA)

Saio hau SIMReF-ek antolatzen dituen mintegietan kokatzen da. Mintegi hauek perspektiba feministatik ikerketa esperientziak trukatzeko eta ikerketa metodologien inguruan eztabaidatzeko gunea dira. Oraingo honetan, gorputz ibilbide gizarte ikerketarako teknikaren inguruan hausnartu eta eztabaidatuko dugu, hurrengo galdera hauek abiapuntua izanik:

     Zein inplikazio ditu perspektiba feministatik gorputz ibilbide egiteak eta zein ondorio ditu teknika honen erabilerari dagokionean?
     Zein zailtasun, oztopo, muga edo arazo suertatzen dira?
   Zein ekarpen -eta zeintzuk dira horren potenzialtasun- egiten die begirada feministak gorputz ibilbideei?

Data/día: 2015/4/24
Ordua/hora: 17etan.
Lekua/lugar: FIHEZIko 0.4 gela (Ibaeta)



2015-03-09

Ez dezagun atzera egin! Evitemos los pasos atrás.

ITURRIA: EMAKUNDE


Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainak gogoratuko du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartaraziko du atzera egitearen arriskua dagoela. Kanpainak Beijingeko deklarazio eta Akzio Plataformaren 20. Urteurrena gogoratzen du, eta baita Berdintasunerako Legearen 10. Urteurrena. Lehenengoa emakumeen eskubideen lanean mugarri bat izan zen, eta bigarrenak ere aurrera iragana eta oraina bereizi zituen alderdi askori dagokionez. Berdintasunerako eskubide formala errealitate bihurtzea aldarrikatzen du kartelak. Irudia gerritik gora aurrera doan eta gerritik behera atzera doan neska batena da.
Leloa honako hau da:

Gizartea aurrera doa berdintasunerantz,

ez dezagun atzera egin.

Berdintasunerako eskubidea egia bihurtu dezagun.

- See more at: http://www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/martxoak-8-2015/#sthash.eae8GAch.dpuf
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainak gogoratuko du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartaraziko du atzera egitearen arriskua dagoela. Kanpainak Beijingeko deklarazio eta Akzio Plataformaren 20. Urteurrena gogoratzen du, eta baita Berdintasunerako Legearen 10. Urteurrena. Lehenengoa emakumeen eskubideen lanean mugarri bat izan zen, eta bigarrenak ere aurrera iragana eta oraina bereizi zituen alderdi askori dagokionez. Berdintasunerako eskubide formala errealitate bihurtzea aldarrikatzen du kartelak. Irudia gerritik gora aurrera doan eta gerritik behera atzera doan neska batena da.
Leloa honako hau da:

Gizartea aurrera doa berdintasunerantz,

ez dezagun atzera egin.

Berdintasunerako eskubidea egia bihurtu dezagun.

- See more at: http://www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/martxoak-8-2015/#sthash.eae8GAch.dpuf
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainak gogoratuko du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartaraziko du atzera egitearen arriskua dagoela. Kanpainak Beijingeko deklarazio eta Akzio Plataformaren 20. Urteurrena gogoratzen du, eta baita Berdintasunerako Legearen 10. Urteurrena. Lehenengoa emakumeen eskubideen lanean mugarri bat izan zen, eta bigarrenak ere aurrera iragana eta oraina bereizi zituen alderdi askori dagokionez. Berdintasunerako eskubide formala errealitate bihurtzea aldarrikatzen du kartelak. Irudia gerritik gora aurrera doan eta gerritik behera atzera doan neska batena da.
Leloa honako hau da:

Gizartea aurrera doa berdintasunerantz,

ez dezagun atzera egin.

Berdintasunerako eskubidea egia bihurtu dezagun.

- See more at: http://www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/martxoak-8-2015/#sthash.eae8GAch.dpuf
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainak gogoratuko du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartaraziko du atzera egitearen arriskua dagoela. Kanpainak Beijingeko deklarazio eta Akzio Plataformaren 20. Urteurrena gogoratzen du, eta baita Berdintasunerako Legearen 10. Urteurrena. Lehenengoa emakumeen eskubideen lanean mugarri bat izan zen, eta bigarrenak ere aurrera iragana eta oraina bereizi zituen alderdi askori dagokionez. Berdintasunerako eskubide formala errealitate bihurtzea aldarrikatzen du kartelak. Irudia gerritik gora aurrera doan eta gerritik behera atzera doan neska batena da.
Leloa honako hau da:

Gizartea aurrera doa berdintasunerantz,

ez dezagun atzera egin.

Berdintasunerako eskubidea egia bihurtu dezagun.

- See more at: http://www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/martxoak-8-2015/#sthash.eae8GAch.dpuf

2015-02-26

Itty bitty titty committee FILMA (sub español)


Abandonada por su novia, rechazada por la única universidad en la que solicitó el ingreso y vistiendo sujetadores de talla A en un mundo de tallas C, Anna lamenta su suerte. Saliendo del trabajo conoce a Sadie, la atractiva líder de un grupo radical punk-feminista llamado Clits In Action. Anna se integra en ese círculo secreto, cuyo objetivo es erradicar las imágenes falocéntricas y misóginas, y se lanza a una primera misión radical

2015-02-24

FEMINISMOAZ HASUNARTZEN- AMAIA LASA ALEGRIA

ITURRIA: ARGIA

Ezin da ukatu mugimendu feministak izan duen garrantzia, emakumearentzat bereziki, baita
gizonarentzat ere, gizarte ororentzat azken finean.
Hala ere, feminismoak nahigabea, egonezina, gorrotoa sortzen ditu oraindik ere. Gai honetaz mintzatzen dihardugunean badirudi modaz kanpo dagoen gai baten inguruan ari garela, aspaldidanik gainditu den gai aspergarri batez. Emakumeen eta gizonen arteko harremanak okertu dituen gatazka gainditu dela esan ohi da, baina ez gara ohartzen benetan banandu gaituen arazoa oraindik indarrean dagoen matxismoa dela...

2015-02-19

Ainara Santamaria: "Politikoki ere landu behar da maitasuna"

iturria TOPATU GAZTE PRIOEKTU KOMUNIKATIBOA

Elkarrizketatzailea: Nora Aurrekoetxea / Elkarrizketatua: Kontraesanak ezinbestekoak dira korapiloak askatzeko, sokak lotutakoa kolokan jartzen baitu hausnartze hutsak. Errealitatearen eta idealen arteko balantzan kokatzen da maitatzeko eredu erromantikoa, sistemak tinko oratzen duen haritik zintzilik. Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara Santamaria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta egitera. Egun, hasierako jakinminetik haratago, bere jardun politikoaren erdigunean kokatu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren baita, maitasun erromantikoa eta musikagintza aztertu ditu. Eredu horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu politikoaz hitz egin digu.

2015-02-13

Maitasun erromantikoaren mitoak- ONINTZA IRURETA AZKUNE

ITURRIA: ARGIA

Bikotekiderik gabe ez zara inor; jeloskortasuna maitasunaren adierazle bikaina da; bikoteko maitasuna bermatzeko dena eman behar da… Mezu sinesgaitzak dirudite, baina egunerokoan horien zantzuak atzematea erraza da.
Otsailaren 14 San Valentin eguna da, munduko bazter ugaritan bikote maiteminduek elkarri maitasuna adierazteko egun komertzial paregabea. Ondorengo esaldietan ez dituzu opariak egiteko gomendioak aurkituko, maitasun erromantikoaren mitoak baizik. Norbaitek esan dezake mito horiek gaindituta ditugula oro har. Alabaina, denbora tarte txikian Nafarroan eta Espainiako Estatuan gazteen artean inkesta egin dute eta emaitzek erakutsi dute mito horiek bizi-bizirik daudela.
 18 mito maitasun erromantikoaz
Maitasuna ahalguztiduna da.
Gatazka normaltzat hartzen da.
Maitasunak bi mutur erakartzen ditu eta, hari esker hobeto ulertzen dute elkar.
Maitasuna eta gaizki tratatzea bateragarriak dira.
“Egiazko” maitasunak dena barkatzen du, dena jasan dezake.
Laranja erdiaren mitoa.
Osagarriak garenaren mitoa.
Arrazoiketa emozionala.
Bizitzan, “egiazko” maitasun bakarra dago.
Pasioa betierekoa da.
Bikotekidea lortu eta bizitzaren erdigunean bikotearen maitasuna ezarri.
Maitasunak zoriontasuna bazter guztietara zabaltzeko gaitasuna du.
Dena eman behar da.
Maitasunak norberaren nortasuna albo batera uztea eskatzen du.
Maitatzen baduzu intimitateari uko egin behar diozu.
Ezkontzaren mitoa.
Jelosiaren mitoa.
Leialtasunaren eta beste inorena izan ezin duzunaren mitoa.

Lerrook lehorregiak badira, hona mito horietako batzuk garatuago:
Amodio unibertsala: Pertsona guztiak bizi eta maite dute era berean, berdin da non dauden, nor diren. Horrela ulertzen da pertsona guztientzako den amodio unibertsal hau.
Arima bikia: Neskek eta mutilek beti gogo eta behar berberak dituzte. “Zu gabe ez naiz ezer” tankerako esaldiek indartzen eta elikatzen dute mito hau.
Laranja erdia: Pertsonak izaki osagabeak gara, eta beraz, beste pertsona bat, bikotekidea, behar dugu osoak izateko eta horrela zoriontsu izateko.
“Apoa eta printzea”: Neska baldintza gabekoa izanda eta duen maitatzeko ahalmen handiari esker, mutila bere maitale bihur dezake mito honen arabera, mutil itsusia (apoa) mutil ederra bihurtuz (printzea).
“Maiteago zaituenak negarraraziko zaitu”: Oinazea amodio-lotura indartzeko ulertzen du mito honek. Mito hau oso ohikoa da literaturan eta zineman. Adibide on bat da “Romeo eta Julieta” .


2015-02-04

"ÚLTIMO PASE" FILM LABURRA


Cortometraje finalista de la XII edición de JamesonNotodofilmfest 
dirigido por Jose Antonio Cortés Amunárriz.

2015-01-25

Mari Luz Esteban: "Emakumeak oso kontrolatuak gaude orokorrean, eta amatasunari dagokionean ere bai"

iturria: HIK HASI
...“Feminismoa eta amatasunaren gaia eskutik joan dira betidanik, emakumeen mendekotasunean gai horrek izan duen eta duen garrantziagatik”. Zer nolako garrantzia izan du? Dauka?
Amatasunaren gaia, emakumeak ama ginela pentsatzea, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna garatzeko ardatzetako bat izan da historikoki. Beti egon da amatasunaren ideologia naturalizatzaile bat, baina azken 20 urteetan zergatik hartu du, bat-batean, halako garrantzia ideologia horrek? Elisabeth Badinterrek La mujer y la madre liburuan oso ondo kontatzen duen moduan, hain justu, feminismoak aurrera egin duenean gizentzen joan da ideologia hori. Badinterren ustez, hor badaude faktore batzuk kontuan hartzekoak: alderdi askotan aurrera egin dugu; baina nora goaz? Ondo gaude? Parekidetasuna lortzen goazen neurrian zalantzak sortu dira; dena ez dago lortuta. Ziurgabetasun egoera horretan, emakume batzuek esaten dute, “zaintza gure arloa izan da beti eta hor ekarpenak egin ditugu, zergatik alde batera utzi, zer etorriko den jakin gabe?”, eta horri ideologia zientifikoa gehituz, ikaragarri gizentzen da amatasunaren ideologia gogor hori.

Crítica del pensamiento amoroso liburuan diozu maitasun-pentsamendua desberdinkerian oinarrituriko ordena soziala ezartzeko zutabe izan zuela Garai Modernoak, eta jarraitzen duela izaten. Maitasun-pentsamenduak emakumeak menpeko, ez-oso egiten dituela diozu. Ama-maitasuna non kokatzen duzu gizarte-antolaketa eredu horretan?
Gizaki baten ibilbidea markatzen joango den pentsamendua da maitasun-pentsamendua. Puzzle bat bezala da: pertsona —subjektua— izaki emozional bezala bizitzean, maitasuna erdigunean duena, bikotea eta ezkontza ulertzeko modu batekin lotzen duzu; seme-alabak baldin badituzu, amatasuna eta gurasotasuna ulertzeko modu zehatz batekin lotzen da gero.Azken batean, antolaketa sozialaren muina bihurtzen da maitasuna erdigunean duen subjektu hori. Horrek sortzen du bikotea, familia, elkarbizitza… ulertzeko eredu bat, eta eredu horren ideal bat antolatzen du. Horren gainean diskurtso adituak sortuko dira, beraz, badoa osatzen bizitza ikusteko modu bat. Eskola batean ume bati galdetzen badiozu bizitza zer den, antzeko zerbati erantzungo dizu: “Ikasi, gero lan bat topatu, ezkondu eta umeak edukitzea”. Errealitatean bizitza ez doa beti horrela, aukera ezberdinak daude, baina ibilbide ideala eraikitzen da maitasun-pentsamenduaren gainean, gizakia ikusteko modu bat baina baita gizartea antolatzeko ordena ekonomiko, politiko eta sozial oso bat ere.

Maitasun-pentsamendua desberdin aplikatzen zaie emakumeei eta gizonei. Emakumeei exijitzen zaiena ez zaie exijitzen gizonei, eta oinarri horretan desberdinkeria handia dago. Horregatik diot nik, zer da emakume izatea? Maitasuna erdigunean duen izaki bat. Egongo dira gizonak “emakume” direnak, baina salbuespenak dira, nahiz eta gizonak oso maitekorrak izan, zaintzaileak izan, maitasuna erdigunean dutenak oso gutxi egongo dira; nik neuk ez dut bat bera ezagutzen, bai maitasunari garrantzia handia ematen diotenak eta konprometitzen direnak, baina bere bizitza horren inguruan osoki antolatzen duenik ez; aldiz, emakumeak, bai...


OSOA IRAKURRI

2015-01-21

Gorputzaren gaineko diktadura publizitatean

ITURRIA: ARGIA



Goiko bideo  Killing Us Softly (Gu leunki akatuz) dokumental sortaren zatia bat da eta lan hauen 4. atalari dagokio. Esteka honetan duzue lan osoa ingelesez ikusgai. Lan hauetan komunikabideek, zinemaren industriak eta publizitateak emakumeengan duten eragina aztertzen ditu Jean Kilbournek. Euskaratu dudan bideoan egileak 5 minututan oso era argigarrian azaltzen du publizitatearen industriak garatu duen boterea. Gure begietara zer den ederra eta zer zatarra erabakitzea lortu du publizitateak azken hamarkadetan, eta egoera honek gure harremanetan sortu duen kalteaz dihardu.
Azken hamarkadetan neurririk gabe garatu da publizitatearen mundua, masa-komunikabideen ezinbesteko laguntzarekin. Espainiako Estatuan egunean, bataz beste, ia 4 ordu egoten gara telebistari begira. Bai, gezurra badirudi ere, 220- 240 minutu artean. Gazte eta nerabeen kasuan, gainera,  kopuru hori handiagoa da. Telebista, ordea, iragarkientzako beste euskarri bat besterik ez da. kalean, busean, komunean… bizitzaren ia esparru guztietan aurki dezakegu irudi bat kopeta aurrean. Hiri eta herrien arteko aldeak kontuan hartu gabe, egunean 1600 eta 3000 iragarki komertzial inguru jasotzen ditugu. Eta publizitatearen irudi horietan guztietan erregina emakumearen gorputza dugu. Edozer saltzeko moduko amarrua da gorputz emea. Izan gizonak gidatzen duen kotxearen kopilotu, izan bideoklipeko protagonista raperoaren inguruko dantzariak, izan konpresa hegalarien aurpegia edo desodoranteak euliak bezala erakartzen dituen aingeruetako bat. Beti erosgai. Beti desiragarri. Beti eder. Baina modeloak beti hala egotea ezinezkoa denez, garai hauetan publizistek badute, kosmetikoek lortu ez dutena eskuratzeko ezinbesteko laguntza: Photoshop jainkoa. Publizitatearen jukutria digitalak aztergai jarrita, gizarte kapitalistaren arazo nagusietako bati heltzen dio Kilbournek: itxurarekiko obsesioa. Lanak emakumeengan jartzen du arreta baina gizonentzako balio bera duen mezua eskaintzen du...



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...