Zenbakiak egiazkoak dira. Zeure ardura ere bada izeneko sentsibilizazio kanpaina jarri du Emakundek ETB-1 eta ETB-2an datorren abenduaren hemeretzira arte. Sentsibilizazio kanpaina hau Emakundek urtero argitaratzen duen “Euskadiko emakume eta gizonen egoerari buruzko zifrak” ikerketan dago oinarrituta eta bere helburua da emakume eta gizonen arteko desberdintasunak azaltzea honako eremuetan: pobrezia, soldata eta etxeko lanetan eta pertsonen zaintzan. EITBrekin sinatutako hitzarmen bati esker ikusiko du argia kanpainak eta hiru iragarkik osatuko dute.
Iragarki hauek txirotasuna, soldata eta etxeko zein zaintza lanak izango dituzte ardatz eta honako zifrak azaleratuko dituzte:
82,9: Txirotasuna eta gizarte-bazterketa jasaten dutenen ehuneko 82,9-a emakumeak dira. Gizonak baino lau aldiz gehiago.
7140: Gizonek urtean emakumeek baino 7140 euro gehiagoko soldata dute. Diferentzia handiena zerbitzuen alorrean ematen da.
2,23: Emakumek gizonek baino 2 ordu era 23 minutu gehiago ematen dituzte urtean etxeko-lanetan eta haurren, nagusien , gaixoen eta menpeko pertsonen zaintzan….
7140: Gizonek urtean emakumeek baino 7140 euro gehiagoko soldata dute. Diferentzia handiena zerbitzuen alorrean ematen da.
2,23: Emakumek gizonek baino 2 ordu era 23 minutu gehiago ematen dituzte urtean etxeko-lanetan eta haurren, nagusien , gaixoen eta menpeko pertsonen zaintzan….
“Euskadiko emakume eta gizonen egoerari buruzko zifrak” ikerketak honako datuak uzten ditu agerian, besteak beste:
- Eskuratutako errenta pertsonalak: Errenta pertsonalari dagokionez, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak oso handiak dira oraindik. Emakumeen bataz besteko errenta pertsonala 11.857 eurokoa den bitartean, gizonena ia bikoitza da: 23.224 euro. Gizonek emakumek baino ia bikoitza eskuratzen dute lan errentari dagokionez. Artero 15.000 tik beherako errenta pertsonala duten pertsonen artean %63,7 emakumeak dira, eta gizonak ez dira %30era iristen.
- Soldata: Iturria, INE (Encuesta de estructura salarial). Emakumeak: 19.771,80 Gizonezkoak: 26.911,40 . Emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.139,50 eurokoa da. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzu sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorea. Erdi-beheko lanpostuetako soldatak kontutan hartzen baditugu, gizonena 100 bada, emakumeena 67 eta 65 artekoa da.
- Txirotasuna eta gizarte-bazterketa: Txirotasuna eta gizarte-bazterketa jasaten dutenen % 82,9-a emakumeak dira. Pobrezia arriskua lau aldiz handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino. Emakumeak : 82,9% Gizonak: 17,1%.
- Etxeko-lanak eta pertsonen zaintza: Emakumek gizonek baino 2 ordu era 23 minutu gehiago ematen dituzte urtean etxeko-lanetan eta haurren, nagusien , gaixoen eta menpeko pertsonen zaintzan.
deetan