2010-12-02

«Matxismoa ez da izua besterik»

iturria: BERRIA

«Genero biolentziaren jatorrian emakumearen gorputzarekiko izua dago», Juana Salabert idazlearen ustez. «Emakumearen gorputza erakargarria da, baina izua ere eragiten du, misterio eta kaos moduan ulerturik. Aspaldiko mendeetakoa da emakumea ordena soziala eralda dezakeen arrisku gisa aurkezten duen iruditeria. Matxismoa ez da izua besterik, eta izua oso arriskutsua da, beldurrak oldarkortasunarekin erreakzionatzen baitu». Ikuspegi horretatik abiatuta aztertu zituen genero biolentziaren eta sormen artistikoaren arteko harremanak Salabertek (Paris, 1962), Otras Rosas Rojas zikloaren barruan, herenegun, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean egindako hitzaldian. Lydie Salvaire idazle eta psikiatra Salabertekin batera mintzatzekoa zen, baina Frantziako sindikatuek deitutako grebak Donostiara etortzea eragotzi zion.

«Emakumearen gorputzarekiko izua ez da atabismo eta inkultura huts». Horren froga da genero biolentzia ez dela soilik gizarteko sektore marjinalenen kontua. «Katedratikoak eta enpresariak ere badira emaztea jipoitzen eta hiltzen dutenen artean».

«Legeek emakumea babestu arren, gure gizartean zerbait gaizki dago», Salaberten ustez, «ez baikara emakume jipoituaren lekuan jartzeko gai, ez baitakigu emakume gisa populazioaren gehiengoarentzat zer garen, zein den gutaz benetan duten irudia. Ezin dugu bestaldera begiratu, pentsatuz genero indarkeriak gurekin zerikusirik ez duela».....
 
..... Zaila izanagatik, kontatu beharra dago, Salaberten iritziz, eta arazoari ganoraz aurre egin beharra, orain arteko hutsune nagusiak konponduz. «Hezkuntza huts egiten ari da, eta huts egiten ari da entretenimenduaren industria ere. Nobela arrosa indartu da berriro, bere adierazpen alienante eta matxistenetan, eta baita saileko hiltzaileei buruzko nobelak eta filmak ere. Gizarteak eskubideen arloan aurrera egin ahala, sektore handi bat izutu egiten da, eta era horretako fikzioetan aurkitzen du babesa, oldarkortasunez eta biolentziaz erreakzionatzeaz gain». 

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...