2009-10-06

Heziketa-praxia, sexu-desberdintasunaren uste-sistemak eta genero-identitatea

ITURRIA: UZTARO
  • Egilea(k): Arantza Carbonell Oihartzabal,Lorena Gil de Montes Etxaide,Itziar Arruti Arakistain,Jose Valencia Garate
  • Jakintza-Arloak: Psikologia
  • Orriak: 55-64
  • PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Haurtzaroan pertsona batek izandako opariek bere sexu desberdintasunarekiko uste-sisteman eta genero-identitatean jokatzen duten errolari buruzko ikerketa bat aurkezten dugu artikulu honetan. Ikerketan, "Azalpen soziala", "Balio eskala", "Jarrera eskala" eta "Bem-en Genero-Identitatea eskala" kontzeptuak neurtu genituen, BBBko 120 ikasleko lagin bat erabiliz, eta emaitzek argi erakusten digute nola txikitan izandako opari maskulino versus femenino edo neutroek eragina duten gazteek dituzten sexu desberdintasunarekiko uste-sisteman eta genero-identitatean.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...