2009-10-16

Hizkuntzaren erabilera genero-estereotipoak iraunarazteko tresna gisa: hizkuntzaren abstrakzioaren ondorioak

ITURRIA: UZTARO

  • Egilea(k): Garbiñe Ortiz Anzola,Jose Valencia Garate,Lorena Gil de Montes Etxaide
  • Jakintza-Arloak: Psikologia
  • Orriak: 63-88
  • PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Talde arteko hizkuntza-soslaia izeneko ikerketa-lerroak egiaztatu duenez, hizkuntzaren erabilera estrategikoa estereotipoak eta aurreiritziak igortzeko eta mantentzeko bidea da. Hemen aurkezten diren bi ikerketek
genero-estereotipoak iraunarazteko hizkuntzaren erabilerak —hizkuntzaren abstrakzio mailak— duen zeresana aztertzea zuten helburu. Lehenengo ikerketan, genero-estereotipoak manipulatzeko hitz gakoak (generoa, nortasunezaugarria) aurkeztu ziren. Bigarren ikerketan, etxeko eta laneko testuinguruetako genero-rolak irudikatzen zituzten binetak manipulatu ziren. Emaitzen arabera, estereotipoarekin bat egiten zuten egoerak estereotipoaren aurka egiten zutenak baino abstraktuago deskribatu ziren, eta emakumeen eta gizonen arteko egiturazko harreman mota hizkuntzaren erabilerarako elementu adierazgarria izan zen. Hizkuntzaren erabilerak genero-estereotipoak berresteko eta iraunarazteko tresna gisa dituen ondorioak eztabaidatzen dira, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sozialari so eginez.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...