2006-11-29

AZAROAREN 25a «Gizarte osoa da genero indarkeriaren biktima»


ITURRIA: BERRIA egunkaria

Emakumeek kaleak hartu dituzte indarkeria salatu eta agintariei konpromiso zehatz eta argiak exijitzeko.
Genero indarkeriak zuzen-zuzenean emakumeei eragiten badie ere, eta biktimarik behinenak eurak badira ere, «biktima gizarte osoa» dela ohartarazi du mugimendu feminista osatzen duten taldeek. Jazarpena egunerokoa delako, erantzunak ere hala izan behar duela ohartarazi dute, eta konpromisoak eskatu dituzte arazo larri eta jasangaitz hori amaitzeko. Horixe esan zuten Bilbon Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira egindako manifestazioan.
Iruñekoan, emakumeen aurkako indarkeria gaixotasun sozial gisara definitu zuten. «Emakumeak sistematikoki gutxiestea da sexismoa». Arazoa gainditzeko egin diren lege eta araudiek huts egin dutela esan zuten, arazoak bere hartan segitzen duelako. «Neurri zorrotzagoak, laguntza irmoagoak eta benetako berdintasun planak behar ditugu, ez neurri partzialak».
Feministek ez dituzte salatu bakarrik indarkeria sexistak eragin dituen erailketak, horiek sexismoaren alderdirik latzenak badira ere, ez delako bakarra. Bilbon kontuak ere egin dituzte. Iazko manifestazioa egin zutenetik ehunka izan dira Euskal Herrian salaketa ipini duten emakumeak, eta ehunka bortxaketak eta mota guztietako erasoak jasan behar izan dituzten emakumeak. Erasoak, gainera, gero eta bortitzagoak direla ohartarazi dute, eta erasotzaileak gero eta gazteagoak.
Indarkeria mota horrek emakumeen segurtasuna arriskuan jartzeaz gainera, euren egunerokotasuna baldintzatzen duen errealitatea dela nabarmendu nahi izan dute. Horregatik, gogor salatu dituzte ez bakarrik gizon erasotzaileak, baita jazarpen mota horiek isilarazi edota barkatzen dituztenak ere. Horregatik, mugimendu feministak dei zuzena egin die emakumeei, beraiek edo beste emakumeren batek erasoren bat sufritzen duenean salatu dezaten. Emakumeei bakarrik ez. «Gizonei ere dei egiten diegu indarkeria patriarkalaren aurkako borroka beraiena bezala har dezaten, eta ezagutzen dituzten kasuak salatu ditzaten».

2006-11-24

INDARKERIA SEXISTARI EZ! DENEN ARTEAN LORTUKO DUGU!- ¡No a la violencia sexista! ¡Entre todos y todas podremos!

EGILEAK:Begoña Basabe Gutierrez eta Arantxa Gezala Ibarrola.
ARRIGORRIAGAKO Berdintasunerako Udal-Zerbitzuak antolaturiko
KARTEL PARTIZIPATIBOA

¡TOLERANCIA CERO A LA VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES!


Emakunde insta a llevar la "tolerancia cero" a todos los ámbitos

ENTREVISTA EN ETB

Izaskun Moyua destaca el "compromiso de los hombres" para que no se silencie la violencia doméstica y les insta a militar "en esta lucha". Ha dicho que el Gobierno vasco ha solicitado un nuevo juzgado para estos casos.

La directora del Instituto Vasco de la Mujer - Emakunde, Izaskun Moyua, ha abogado hoy por llevar la "tolerancia cero" hacia la violencia doméstica a todos los ámbitos, tanto a los hogares como a la calle o centros de trabajo, y ha evidenciado que ello "exige compromisos personales".
En vísperas del día internacional contra la violencia hacia las mujeres, Moyua ha destacado la importancia del "compromiso de los hombres" para que no se silencie el problema y ha apelado al colectivo masculino para que "milite en esta lucha"...Moyua ha puesto de manifiesto que las denuncias por este tipo de violencia también se dan entre chicas jóvenes. Según ha afirmado, la mayoría de los actos de violencia doméstica se producen durante el noviazgo y en el primer año de relación.

OTROS ARTÍCULOS DE INTERÉS:

Dos millones de mujeres son maltratadas en el Estado español
La ONU sitúa en la desigualdad el origen de toda la violencia contra las mujeres

AZAROAK 25: emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna


ITURRIA: BERRIA
Erakundeei neurri eraginkorragoak ezartzeko eskatu diete feministek
Emakumeei autodefentsa eta salaketa mekanismoak abian jartzeko eskatu die Bilgune Feministak

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean Euskal Herriko erakunde publikoek duten jarrerarekin ez dago gustura Bilgune Feminista. Gogoratu duenez, erailketa eta erasoen kopuruak gora doaz. «Bitartean, instituzioek eraginkortasunik gabeko lege eta batzordeak sortu besterik ez dituzte egiten; betearazteko aurrekonturik gabeko legeak eta erabaki ahalmenik ez daukaten batzordeak. Hau al da instituzioek egiteko asmoa daukaten aurrerapauso bakarra?», salatu du.
Herenegun gauean bertan izan zen azken atxiloketa, Durangon (Bizkaia). Etxeko lanak egiten ez ziola laguntzen eta seme-alaben aurrean droga kontsumitzen zuela leporatu zion emakume batek bere bikotekideari, eta hark eraso egin zion. Horrelako erasoak salatzeko larunbatean egingo den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, neurri eraginkorragoak eskatu zizkieten erakunde publikoei Bilgune Feministako kide Izaskun Guarrotxenak eta Miren Arangurenek.
Bilgune Feministakoek eskatu zituzten neurri horiek martxan jartzeko lehen neurria prebentzioa dela azpimarratu zuten. «Oraindik ez da neurririk zehazten ari gizartean erasotzaile gehiago egon ez daitezen eta daudenek, jarrera egokietara bideratuta, erasotzaile izateari utz diezaioten».
Erakunde publikoek arazoaren aurrean ez dutela erantzuten ikusita, emakumeen autodefentsari eta salaketari heldu behar diotela azpimarratu zuten. «Emakumeok gure bizitzaren jabegoa duintasunez berreskuratzeko beharra daukagu. Erasoen aurkako sareak sortu behar ditugu; gure burua kemenez hornitu».

ERASOTZAILEA BAZTERTU. Ezarri beharreko neurrien artean gizarteak erasotzailea baztertzeko premia aipatu zuten. «Euren jarrerak bere horretan dirauen bitartean, erasotzaileek argi izan behar dute ez direla onartuak izango ez kalean, ez lanean eta ezta egunerokotasuneko edozein esparrutan ere».
Bestalde, iaz Bilgune Feministak 30 hedabiderekin batera sortutako emakumeen aurkako indarkeria albisteak lantzeko laguntza dekalogoaren balantzea ere egin zuten. «Komunikabideek, oro har, ez dute betetzen».
Bestalde, Argitan Emakumeak Laguntzeko Barakaldoko (Bizkaia) Zentroak atzo gogoratu zuen iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tratu txarrengatik 5.059 salaketa jaso zirela epaitegietan, orain bi urte baino %46 gehiago.

Mobilizazioak
Donostia. 19:00etan, Bulebarretik abiatuta, manifestazioa.
Bilbo. 20:00etan, Arriagatik abiatuta, manifestazioa.
Iruñea. 12:00etan, elkarretaratzea udaletxearen aurrean; 20:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta, manifestazioa.
Gasteiz. 19:30ean, manifestazioa.
Baiona. 12:00etan, elkarretaratzea.
Barakaldo. 11:30ean, Bide Onera plazatik, Sestaorainoko martxa.
Zarautz. Goizean, bizikleta martxa; eguerdian, elkarretaratzea.
Azpeitia. 13:00etan, elkarretaratzea plazan.
Tolosa. Elkarretaratzea Triangulon.
Altsasu. 19:00etan, elkarretaratzea.
Tafalla. 12:00etan, elkarretaratzea Nabarra plazan.
Algorta. 13:00etan, manifestazioa eta ekitaldia.
Durango. 13:00etan, manifestazioa.

2006-11-10

Asociación Española de Mujeres Filósofas María Zambrano




Orri honetan emakumeak filosofian topa ditzakegu, biografiak, argitaraturiko liburuak, artikuluak... eta emakume filosofariak alfabetiko ordenaz. Helburua beren presentzia eta ekarpenak bistaraztea. Kolaborazioak onartzen dituzte eta esklusiorik gabeko topagunea izateko asmoz jaioa dago. Oso interesgarria. Beraiek dioten moduan: "Conscientes de que los trabajos de las filósofas españolas e hispanas no gozan aún de la consideración que merecen, como ya sucedió en el pasado, pretendemos crear un lugar de encuentro sin exclusiones ni sectarismos. Hemos elegido el nombre de María Zambrano como un homenaje y un recordatorio. Ella ha sido una de las grandes figuras filosóficas hispánicas del siglo XX."
Una página en la que encontrarnos las mujeres filósofas de habla hispana, conocerlas y saber de sus aportaciones.
DISFRUTATU!!!

http://www.geocities.com/athens/parthenon/8947/index.html

2006-11-09

AHOTSAK: EMAKUMEAK, BATZEN GAITUENETIK/ MUJERES, DESDE LO QUE NOS UNE

http://ahotsak.blogspot.com/
Emakumeak, batzen gaituenetik-
Mujeres, desde lo que nos une-
Femmes, de ce qui nous rejoint
“Ahotsak” Emakume Taldeak, Bakearen Aldeko Emakumeen Ahotsak, bere Adierazpena publiko egiten du, euskal bake prozesuaren ekarpen gisa... Agiri hau sinatzen dugunok ideologia, tradizio eta sentimendu ezberdinak ditugun emakumeak gara; banatzen gaituena alde batera utzi eta batzen gaituenetik abiatuta, eta modu pertsonalean, bake eta adiskidetzearen bila urratsak esploratu nahi ditugu.
(Bere osotasunean irakur ahal izateko, klika (sakatu) ezazu “testu osoa” izeneko lotura)
El colectivo de mujeres "Ahotsak", voces de mujeres para la paz, hace pública su declaración para contribuir al proceso de paz vasco. ”... Quienes suscribimos esta declaración somos mujeres de distintas ideologías, tradiciones y sentimientos que, a título personal, y partiendo desde lo que nos une y desde lo que nos separa, queremos explorar pasos hacia delante en la búsqueda de la paz y de la reconciliación
(Para leerlo en su integridad pulsa el enlace “texto completo")

2006-11-08

No te líes con los chicos malos. Guía no sexista para chicas.


AUTORA: MARI JOSE URRUZOLA
Fecha de publicación: 2005

Esta guía está dirigida a las chicas jóvenes que comienzan sus primeras relaciones.

INDICE
1. El aprendizaje del amor 2. Tus relaciones ¿sanas o dañinas?3. Conoce la violencia de género 4. Esta violencia también afecta a las chicas jóvenes 5. ¿Cómo es tu relación? 6. ¿Cómo vives tu sexualidad? 7. Abandona una relación que te hace daño 8. Cuídate de las malas relaciones 9. Teléfonos de interés 10.Asociaciones y recursos para mujeres 11.Qué hacer con tu tiempo 12.Centros de Planificación Familiar 13.Asociaciones y colectivos para la Anorexia y la Bulimia 14.Bibliografía


PUEDES BAJARTE la versión digital de: http://www.educacionenvalores.org/article.php3?id_article=471

Fundación Triángulo: EDUCAR PARA LA IGUALDAD-UNIDAD DIDÁCTICA SOBRE HOMOSEXUALIDAD

Homosexualitateari buruzko unitate didaktikoa!

http://www.fundaciontriangulo.es/educacion/docentes.htm

Un material pionero donde de manera objetiva se trata el tema de la homosexualidad y las diferentes formas que existen de querer así como numerosas actividades para poder realizar con alumnos de secundaria.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...