2008-04-09

TERESA DEL VALLE-ANTROPOLOGIA

Euskal Herrian antropologia eta emakumearen inguruko ikerketak uztartzen aitzindarietakoa izan zen; inoiz talde feminista batean militatu ez duen feminista izan arren, ekarpen handiak egin dizkio mugimendu horri, eta oraindik gehiago egiteko asmoa du.

Antropologia eta emakumeen inguruko ikerketa arloa uztartuz, euskal matriarkatuaren teoria atzera bota zenuen. Zurea al da mitoa desmitifikatu izanaren meritua?

Esango nuke, meritua Mujer vasca, imagen y realidad ikerketa plazaratu zuen talde guztiarena izan zela, nahiz eta lana nik gidatu. Izan ere, ikerketa hartan heldu baikenion eta kritikatu baikenuen matriarkatukaren gaia. Dena den, kuestionamendua teoriatik zein praktikatik sortu zen. Euskal Herrira etorri nintzenerako banuen gai horri buruzko kuestionamendu teorikoa, AEBetan eta Hawain ikasi nuenean ezagutu bainituen zorioneko matriarkatuaren inguruan antropologo eboluzionisten teoriak, baina, halaber, hainbat ikerlari feministak haiei egindako kritikak. Ibilbide hori eginda etorri nintzen, eta ikusi nuen hemen mitoa oraindik bizi-bizi zegoela. Alabaina, fakultatean, ikasleak hasi ziren planteatzen matriarkatuari buruz esaten zena ez zetorrela bat euren eguneroko bizipenekin eta euren inguruko emakumeen bizipenekin. Matriarkatuaren teoria horren arabera, asko azpimarratzen zen emakumearen garrantzia, haien esangura handia, baina egunerokotasunean, bazterketa puri-purian zegoen.

OSOA IRAKURTZEKO


Nola ulertzen duzu boterea?
Boterea definitzen dut besteengan eragiteko gaitasun gisa, besteek zugan eragitekoa baino gehiago; eta nork bere erabakiak eta ardurak muturreraino burutu ahal izatea. Boterea arlo ezberdinetara zabaltzen da: arlo politikoa, ekonomikoa, familian, elizan_ eta gero ikusi egin behar da non duen boterea: ez da gauza bera familian boterea izatea, edo arlo ekonomikoan edo politikoan izatea, etxeko erabaki asko kontrolatuak eta eratorriak direlako arlo ekonomikoan edo politikoan hartzen diren erabakietatik.

OSOA IRAKURTZEKO






Ekitaldi Ibiltaria PROIEKTUA -PROYECTO Revista Itinerante


DONOSTI, 2006

Ilusión habla a su amiga Igualdad y le cuenta su nuevo proyecto...

Ilusioak bere kide Berdintasunari hitz egiten dio bere proiektuaren berri emanez...







Ezberdinak gara? ORTUELLA BHIko ikasleek egina-¿SOMOS DIFERENTES?

Martxoak 8rako eginiko bideoa,
abestiaren letra ingeleraz, euskaraz eta gaztelaniaz.

Vídeo elaborado por las alumnas y los alumnos para el 8 de Marzo,
letra de la canción en inglés, euskara y castellano.



"Mutilek ez dituzte gonak janzten"-Estitxu Agirre-ARGIA astekaria


Neskek galtza zabal edo estuagoak janzten dituzte, efektuarekin golak sartzen ikasi dute eta lan munduan lehiatzeko prestatzen dira. Ordea, mutilek ez dituzte gonak janzten, ez panpinak zaintzen.

Genero bati dagozkion balioak bakarrik lantzen diren kezka berriro hasi da pizten ikastetxeetan. Plan eta materialik ere ez da falta, baina egoeraz jabetzea da lehen pausoa.

Galderak eginak daude:Zer eduki lantzen da eskolan? Nola banatzen da espazioa? Nola erabiltzen dute gorputza? Zer ikasketa aukeratzen dute eta zergatik?

OSOA IRAKURTZEKO SARTU HEMEN

2008-04-07

PELÍCULA ANTONIA´S LINE FILMEA


EUSKARAZ LANTZEKO MATERIALA

Zuzendaria: Marleen Gorris 1995 Antzezlariak: Willete Van Ammelrooy, Els Dottermans, dan Derleir, Narina de Graag, Mil Seghers
Belgikan, bigarren gerra mundialaren ondoren Antonia bere jaio herrira itzuli da. Herri tradizionala da eta itxura mantentzea exijitzen da, nahiz eta horretarako hipokrita izan behar izatea Antonia oso emakume sendoa da ,oso ondo ezagutzen du bere burua eta badaki boterea duela. Konfiantza, onarpena eta maitasun giroa sortu du bere inguruan . Herri horretan arazoak dituzten pertsona askorekin harreman handia egiten du, bere inguruan bildu eta beraien bizitzaren protagonistak izateak lortu dute. Gizarte anitza sortu du, pertsonak diren bezalakoak onartuak dira eta norberak maitasuna eta partekotasuna dagoen bizitza pertsonalaz disfrutatzen dute

---------------------------------------------------

1995: Oscar mejor película extranjera / Drama. Comedia /

SINOPSIS: En una tranquila granja de la campiña holandesa, la nonagenaria Antonia repasa su vida...


MATERIALES APOYO COEDUCACIÓN PARA EDUCADORAS Y EDUCADORES-RINCÓN BIRUJINES

2008-04-04

HEZKIDETZAREKIN BUELTAKA

Hezkidetzak pertsona bakoitzari bere boterea onartzen dio eta autoritate pertsonalaren jarduera ahalbidetu ere bai. Pertsona guztiak duten sexu, etnia, klase soziala eta abar dutela, errespetuan eta elkartasunean oinarrituriko bizimodura eta elkarbizitzara hurbiltzen ditu. Osasun holistikoaren kontzeptuan integratutako bizimodura eraman ere bai, hots, giza-garapenaren eremu ezberdinen (fisikoa, mentala, emozionala, harremanetakoa…) garapen harmonikora.

Hezkidetzak gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun biologikoak onartzen ditu baino apurtu egiten du estereotipo maskulino eta femeninoa derrigorrez onartu beharrarekin; horregatik, era berean gainditu egiten du gizonen kolektiboak emakumeen kolektiboaren gainean izandako hierarkizazioa eta zabaldu egiten du gainontzeko bazterkeria guztiak gainditzeko bidea.

Marisa Otaduy Bengoa eta Make Irigoien Perurena

GENERO ESTEREOTIPOAK, IDENTITATE KOLEKTIBOAK eta ESTEREOTIPOEN ONDORIOAK

Jaio garen mundu honetan, pertsonak sailkatu eta hierarkizatu egiten dira bere sexuaren arabera, bere etnia, klase soziala, erlijioa, pentsaera, ezaugarri fisiko edota psikikoen arabera, aukera sexualaren arabera, titulazio akademikoen arabera... Horrela, pertsonak berak ez du botererik, jartzen dizkioten etiketek ematen dioten boterea baizik.

E
stereotipoen ond
orioak:

v gizaki bakoitzaren identitate pertsonala garatzeko oztopo larriak sortarazten dituzte

v legitimatu egiten dituzte dominazio-sumisio harremanak, pertsonen arteko indarkeria baita ingurunearekiko harreman agresiboa ere.


Agertzen den lehen estereotipoa GENERO ESTEREOTIPOA da:
MASKULINOA ETA FEMENINOA. Sistema patriarkalak pertsonak geure sexu biologikoaren arabera bi taldetan banatu gaitu, emakumeak alde batetik eta gizonak bestetik; hau da, gizon edo emakume gorputz batetan jaiotzeagatik arlo guztietan bizi programa desberdinak inposatu dizkigu eta genero identitate kolektiboak garatzera behartu.

M&M

AURRERATZEA-PROGRESAR-GLORIA STEINEM

"Pertsona bakoitza zirkulu bat bezala ulertzen bada, helburua osatzea izango da, ez beste pertsonen gainetik inposatzea. Aurreratzeak oraindik egin ez dugun bidean aitzina joatea esan nahi du."
GLORIA STEINEM

"Si cada persona se concibe como un círculo, el objetivo será completarlo, no imponerse sobre otras personas. Progresar significa avanzar en una dirección que todavía no hemos recorrido."

GLORIA STEINEM, Revolución desde dentro


2008-04-01

SEXPRESAN. Multimedia Educación Afectivo-Sexual HARIMAGUADA



SEXPRESAN
= Multimedia para la Educación Afectivo-Sexual dirigido principalmente a adolescentes y jóvenes de la ESO y el Bachillerato. Este multimedia fue desarrollado por el Colectivo de Educación Afectivo-Sexual HARIMAGUADA, de las Islas Canarias, en colaboración con el Laboratorio de Educación y Nuevas Tecnologías de la Universidad de La Laguna
Segundo premio nacional Concurso de Materiales Curriculares Digitales convocado por el CNICE -Centro Nacional de Información y Comunicación Educativa- del MEC correspondiente a 2007.

Actividades interactivas -en distintos formatos: animaciones, videoclips, puzzles, tests, completar frases, resolver problemas, etc- sobre temáticas como la Iniciación Sexual, la Violencia de Género, la Orientación Sexual y los métodos anticonceptivos, también se han incorporado distintos folletos informativos en PDF, un diccionario digital sobre sexualidad, vídeos didácticos y animaciones, selección de enlaces para profesorado y alumnado, guía didáctica, etc.


Si deseas acceder al multimedia completo puedes hacerlo aquí

ACCEDER AL MULTIMEDIA SEXPRESAN




Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...