Aspertuta gaude gaiarekin, benetan,
baina noizean behin gelditu eta berriro azaltzea tokatzen da, beti
agertzen baita lixtoren bat esaten duena “Ni ez naiz matxista, BAINA
feminista ere ez”, eta lasai asko geratzen da…
Eta zuk arnasa sakon hartu, eta zeure
buruari galdetzen diozu ea berriro esplikatzea merezi duen. Eta
tentazioak gaiaz paso egitera gonbidatzen bazaitu ere, dagoeneko
aspertuta zaudelako eta ez duzulako liskarrik izan nahi, azkenean ezin
diozu eutsi, esaldia bota dizuna ez baita halabeharrez erabateko
ezjakina izanik edozein astakeria esaten duen horietako bat, zure
adiskidea baizik, pertsona zentzuduna inoiz honelakorik esango ez
lukeena: “ni ez naiz arrazista, BAINA halaber ez dut uste beste arraza
bateko pertsonek eskubide berberak dituztenik”, edo “ni ez naiz
homofoboa, BAINA heterosexualitatea baino ez dut onartzen”. Ondorioz,
humanitatearen mesedetan, berriro saiatzera animatzen zara. Berriro
azaltzeak aspertu egiten zaitu, BAINA… Tira ba, txistu gehiago alferrik
xahutu behar ez izateko, hemen uzten dizkizugu azalpen samur-samur
batzuk.
Zer da feminismoa?
Feminismoari eta bere korronteei buruz
asko teorizatu liteke, baina erantzun erraz bat ematera joko dugu,
oinarrizkoenetik abiatuta.
Hasteko, Rebeca Westen esaldi ospetsua
ekarriko dugu: “Nik feminismoaren izaeraz aurkitu ahal izan dudan gauza
bakarra honako hau da: bakarrik dakit jendeak feminista deitzen didala
lanpas batetik bereizten nauten sentimenduak adierazten ditudanean”.
Eta horrek zer esan nahi du? Ba,
feminismoa emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berdinak ditugun
pertsonak garela sinestea bezain gauza sinplea dela. Oinarrizko eskubide
bat defenditzen du, berdintasuna. Sinplea eta erraza.
Beraz:
1. Feminista izatea ez da matxista izatea baina alderantziz.
Feminismoak matxismoa borrokatzen du, matxismoak berdintasunaren
oinarrizko printzipioaren aurka egiten duelako. Matxista ez bazara,
feminista zara. Feminista izateak ez du esan nahi emakumeak gizonak
baino hobeak garela edo pribilegio gehiago merezi dugula; pentsamolde
horri “henbrismoa” esan zaio, eta hori bai izango litzateke matxismoaren
kontrakoa.
2. Feminismoa ez da modaz pasatako eta jada behar ez dugun ideologia bat.
Aletxo bat, horren erakusle: XXI. mendean emakume asko beren
bikotekideek erailda hiltzen dira, sexu indarkeria eguneroko ogia da,
gizonek baino gutxiago kobratzen jarraitzen dugu, emakumeen eskubideak
askotan zalantzan jartzen dira edo erakundeek bideratzen dituzte,
esaterako estatuek, erlijio doktrinek, etab., gure irudiaren gaineko
presio ikaragarria izaten jarraitzen dugu, etxeko lan eta zaintza lan
gehienez arduratzen jarraitzen dugu, etab. Feminismoak gure gizartean
txertatuta jarraitzen duen desberdintasuna borrokatu nahi du, eta gure
egunerokoan oso beharrezkoa da.
Emakume gazteenek ezin dugu ahaztu gaur egun oinarrizko hainbat gauza lortu baditugu, hala nola bozkatzeko eskubidea, ikastea, etxetik kanpo lan egitea, bankuko kontu baten titularrak izatea gure senar edo aitaren baimenik gabe, ezkontzea soilik nahi badugu, salatzea gure bikotekideak tratu txarra ematen badigu edo bortxatzen bagaituzte, sexu jazarpena egiten badigute, etab., horiek guztiak feminismoari esker eta gure aurretik izan diren emakume ausartei esker baino ez ditugula lortu. Gure eskubideetako batzuk estreinatu berri daudela ahazten badugu, atzera egiteko arriskua dugu, eta haur txiki bat babesten den bezala babestu behar ditugu. Gizarte desorekatu batean bizi garela kontuan ez hartzeak, gaur egun dena sotilagoa delako, aurrera egitea galaraziko digu.

Laburbilduta, dena nahiko erraza da. Zuk
uste duzu mutilak zu baino hobeak direla eta horregatik pribilegio
gehiago merezi dutela? Edo okerragoak direla? Mundu desorekatu batean
bizi nahi duzu? Erantzuna EZ bada, BAINA guztiak gorabehera, feminista zara! BAINARIK GABE